Ikertzaileen Gau Europarra zientziaren dibulgazioari zuzendutako ekitaldi publiko bat da. Bere helburua ikerketa, berrikuntza eta haietako protagonistak adin guztietako jendeari modu erraz eta dibertigarrian hurbiltzea da.
NUPek laugarren urtez jarraian parte hartuko du ekimenean. Europako 400 hiritan egiten da aldi berean, eta Europar Batasunak finantzatzen du Horizon Europe programaren barrenean. Ikerketa-lana jende guztiari hurbiltzea du helburu, eta, horretarako, jarduerak bat datoz Europar Batasunak munduko erronkei erantzuteko ezarritako bost “misioekin”, zeinek, besteak beste, erronka hauei erantzuten baitiete: klima-aldaketarako egokitzapena, minbizia edo hiri adimendun eta klimatikoki neutroak.
Ekitaldia bosgarren urtez jarraian antolatu du NUPeko Kultura Zientifikoaren Unitateak, Unibertsitateen G9 Taldea osatzen duten unibertsitateekin koordinatuta. G9 Taldeak Europar Batasuneko programen finantzaketarekin eginiko lehenbiziko lankidetza-proiektuetako bat da hau. Unibertsitate hauek izanen ditu partaide: Kantabriakoa, Gaztela-Mantxakoa, Extremadurakoa, Balear Uharteetakoa, Oviedokoa, Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Zaragozakoa. Haiez gain, Errioxako Unibertsitatea ere kolaboratzaile izanen da.
Bederatzi unibertsitate horien programazio bateratuak Espainiako 20 herritara baino gehiagotara eramanen du ekitaldi handi hau.
Jarduera horiek denak G9-SCIENCE4ALL proiektuaren esparruan eginen dira. Proiektu hori Europar Batasunak finantzatzen du, ikerketako eta berrikuntzako Europe Horizon programaren barrenean, 101162477 zenbakiko dirulaguntza-akordioaren pean.
FINANTZATZAILEAK: | KOLABORATZAILEAK: |
|
|