Hasiera > Ikertzaileen Gau Europarra > Gau Europarra
Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Ikertzaileen Gau Europarra eginen du 2024ko irailaren 27an, eta, bertan, 30 dibulgazio jarduera eginen ditu Unibertsitateko 80 zientzialarik baino gehiagok gidaturik.
NUPek laugarren urtez jarraian parte hartuko du ekimenean. Europako 400 hiritan egiten da aldi berean, eta Europar Batasunak finantzatzen du Horizon Europe programaren barrenean. Ikerketa-lana publiko zabalari hurbiltzea du helburu, eta, oraingoan, ardatz nagusiak klima-aldaketara egokitzea, minbiziaren aurkako borroka eta telekomunikazioak eta irrati-astronomia izanen ditu. Jarduerok bat datoz Europar Batasunak munduko erronkei erantzuteko ezarritako 3 “misiorekin”, hala nola erronka hauei erantzutekoei: klima-aldaketara egokitzea, minbizia edo hiri adimendun eta klimatikoki neutroak.
Adin guztietako jendeari daude zuzenduak, eta zientziaz modu hurbilean eta dibertigarrian gozatzeko xedea dute, askotariko jardueren bidez: dastaketak, zientzia-pintxoak, esperimentu eta jokoak, ibilaldiak, erakusketak eta ikuskizunak..
Jarduera horiek denak G9 SCIENCE4ALL proiektuaren esparruan eginen dira. Proiektu hori Europar Batasunak finantzatzen du ikerketako eta berrikuntzako Europe Horizon programaren barrenean, 101162477 zenbakiko dirulaguntza-akordioaren pean.
Kontsultatu egitaraua. Zure zain gaude!
ANTOLATZAILEAK
FINANTZATZAILEAK | LAGUNTZAILEAK |
|
|