Hasiera > Ikertzaileen Gau Europarra > Gau Europarra > Zientzia-pintxoak
Civicaneko kafetegia solasaldi eta dibulgazio gune bilakatuko da, eta, han, zientzialari eta ikertzaile batzuek zertan diharduten azalduko dute, giro hurbil eta lasaian. Zientziaz ondutako pintxo batera gonbidatzen zaitugu.
Jarduera guztiak irekiak eta doakoak dira, baina gogoratu: izena eman behar da edozein jardueratan parte hartzeko. Gorde zure tokia!
Zergatik miresten ditugu hartzak eta gutxiesten zizareak? Hitzaldi honetan bi animalia hauen arteko alde handia aztertuko dugu: bata ezaguna eta maitatua kulturalki, bestea funtsezkoa baina ia ikusezina. Hartzak istorioetan, filmetan eta pelutxeetan ageri dira; indartsuak eta ikusgarriak dira. Zizareak, ordea, lur azpian bizi dira, lan ikaragarria egiten dute (lurra aireztatu, ongarri bihurtu, elikadura sostengatu), baina ia inork ez die erreparatzen eta desatseginak eta nazkagarriak direla deritzogu.
Ordua: 17:00 | Hizkuntza: euskara | Iraupena: 15-20 minutu | Aforoa: 12 lagun |
Minbizia izan eta sendatzea lortu duten pertsonek osasun premiak dituzte, eta, askotan, osasun sistemak ez die premia horiei erantzuten. Zer ondorio dituzte? Zer egin dezakegu tratamenduak bukatutakoan bizi kalitatea hobetzeko?
Eguna: irailak 27, ostirala | Ordua: 17:20 | Iraupena: 15-20 minutu | Aforoa: 12 lagun | Lekua: Civicaneko kafetegia
Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutua (IdiSNA)
![]() |
Crisitna García Vivar Osasun Zientziak + profila ikusi |
![]() |
Nely Soto Osasun Zientziak +profila ikusi |
![]() |
Gustavo Pimentel Osasun Zientziak + profila ikusi |
![]() |
Ana C. Andrade Osasun Zientziak + profila ikusi |
Zer pentsatuko zenuke esanen banizu mugimendu bat hobetzen ahal duzula imajinatze hutsarekin? Galdera horri erantzuteko, iruditeria motorra zer den aztertuko dugu, baita osasunaren esparruan nola aplikatzen den ere.
Eguna: irailak 27, ostirala | Ordua: 17:40 | Iraupena: 15-20 minutu | Aforoa: 12 lagun | Lekua: Civicaneko kafetegia
Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutua (IdiSNA)
![]() |
Nely Soto Osasun Zientziak + profila ikusi |
![]() |
Pilar Arnal Osasun Zientziak + profila ikusi |
Baduzu ekonomia zirkularraren aditzea? Badakizu zer den hondakinen hierarkia deitzen zaion hori? Kontzeptu horiek zer diren jakin nahi baduzu, zatoz gurekin! Modu dinamikoan, hondakin organikoekin egindako adibideen bidez ikusiko duzu zer diren. Ukitu, sentitu, gozatu, galdetu... eta ideiak ematen ahalko dituzu lanean erabiltzen ditugun hondakinak balorizatzeko!
Eguna: irailak 27, ostirala | Ordua: 18:00 | Iraupena: 15-20 minutu | Aforoa: 12 lagun | Lekua: Civicaneko kafetegia
Ikerketa-institutua: Smart Cities (ISC)
![]() |
M. Angel González Nekazaritza eta Baso ingeniaria + profila ikusi |
![]() |
Sandra Espuelas Nekazaritza eta Baso ingeniaria + profila ikusi |
Turismo jasangarriaren helburua da turismoak ingurumenean duen inpaktua minimizatzea eta haren onura ekonomiko eta sozialak tokiko komunitateek izan ditzaten sustatzea. Turismoaren kontsumitzaileek gero eta gehiago baloratzen dituzte jardunbide arduratsuak, hala nola hondakinak murriztea, tokiko enpresei laguntzea eta biodibertsitatea zaintzea. Nahiz eta turismo jasangarriari buruzko kontzientzia handitzen ari den, bidaiari guztiak ez daude prest aukera horiengatik gehiago ordaintzeko. Turismoa kontsumitzen dutenen konfiantza irabazteko, erabakigarria da zintzoa eta argia izatea. Oro har, turismo jasangarriari buruzko iritzi positiboa handitzen ari da oraindik ere, gero eta kezka handiagoa baitago ingurumenaren eta erantzukizun sozialaren inguruan.
Eguna: irailak 27, ostirala | Ordua: 18:20 | Iraupena: 15-20 minutu | Aforoa: 12 lagun | Lekua: Civicaneko kafetegia
Ekonomia eta Enpresa Zientzietako Ikerketa Aurreratuko Institutua (Inarbe)
Elena Aramendia |
Batzuetan emakumeen aurkako indarkeria ikusezina izaten den arren, egon badago. Argitara aterako dugu Espainian azken hamarkadetan nolako diskriminazioa egon den emakumeen aurka bai jaio aurretik, bai jaio eta berehala. Gainera, beste diskriminazio batzuk errepasatuko ditugu: ikusezinak, heriotza-tasa eta erikortasun gehiegizkoa eragiten dutenak adibidez, eta ikusgaiak, hala nola bikotearen ingurunean gertatzen direnak.
Eguna: irailak 27, ostirala | Ordua: 18:40 | Iraupena: 15-20 minutu | Aforoa: 12 lagun | Lekua: Civicaneko kafetegia
Ikerketa-institutua: Institute for Advanced Research in Business and Economics (INARBE)
![]() |
Sara Martínez de Morentin + profila ikusi Ariadna García + profila ikusi Rebeca Echávarri + profila ikusi Ekonomia Aplikatua eta Analisi Ekonomikoaren Hastapenak |
Lehiaketa
Emakumezko ingeniari eta zientzialari gazte batzuek lan interesgarri eta berritzaileak aurkeztuko dizkigute, 5 minutuan bakarrik eta irudidun poster baten aurrean. Lehiaketa izanen da, eta epaimahaiak lanik onena zein den baloratu beharko du. Zer ekarpen egiten diote haien ikerketek gizarteari? Etorri, entzun, eta parte hartu balorazioan.
Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedra
Eguna: irailak 27, ostirala | Ordua: 17:00 | Lekua: Civican