Hasiera > Ikertzaileen Gau Europarra > Gau Europarra > Aurreko edizioak > 2024 > Catas con ciencia
“Zientziazko dastaketak” saioan aukera izanen duzu bost zentzumenez ezagutzeko NUPen ikertzen diren produktuak, hala nola garagardoa, ardoa edo nekazaritzako elikagaien arloko azpiproduktuak, antioxidatzaile indartsu bihurtuak eta bakterioetan aberatsak.
Haien bidez, ikertzaileek produktuetan eta haien propietateetan barrena gidatuko zaituzte, eta, bitartean, zer ikerketa egiten ari diren azalduko dizute.
Ikerketa institutua:
Nekazaritza eta Elikagaien Katearen Berrikuntza eta Iraunkortasun Ikerketarako Institutua (IS-FOOD )
Tokia: Civican
Eguna: irailak 27, ostirala
Saioak:17:30
Iraupena: 2 ordu
Aforoa: 25 lagun
INSKRIPZIOA (BETETA)
PROMETEA proiektuaren helburua (sigla bat da, eta hau esan nahi du gaztelaniaz: hirugarren adinekoentzako babes integrala immunitateari eta zirkulazio-sistemari loturiko gaitzen aurrean) tratamendu konbinatuak garatzea da, beren osasun egoeraren ondorioz luzaroan geldirik egon behar duten pertsonen presio-ultzerei loturiko konplikazioak murrizteko.
PROMETEA proiektuaren jasangarritasunaren ildo berean daude BIRBIZI proiektua (gazur-edariei buruz) eta NEMOS proiektu europarra. Azken horrek jasangarritasuna hezkuntza-sisteman integratu, eta hezkuntza eta ikerkuntza bateratzen ditu.
NUPen oliba olio birjina estren eta hondakin olio ekologikoen ozonizazio prozesuak aztertzen ditugu, bai eta etorkizunean osasunerako onuragarriak diren produktuak eskuratzeko balioko duten bestelako produktu batzuk ere, batzuk eragin hirukoitza dutenak: inflamazioaren aurkakoa, birsortzailea eta antiseptikoa.
Garaiotan elikagaiak xahutzea da nekazaritzako elikagaien industriaren problema handietako bat. Hori horrela, PROMETEAn ikerketan dihardugu industria horretan gutxiegi erabiltzen diren azpiproduktuei bestelako erabilera bat emateko (kideetako batzuk Nafarroako enpresa ekologiko txikiak dira). Produktu ekologikoak, jasangarriak eta hondakinik sortzen ez dutenak ditugu abiapuntu:
Jarduera honetan, parte-hartzaileek larruazalerako krema batzuk probatuko dituzte, olio ozonizatua dutenak.
IKERTZAILEA
![]() |
![]() |
Iosune Cantalejo |
Paula Domínguez |