Parte hartu
Jardunaldiak
Une honetan itxi egin da plan estrategikoaren diagnostiko-faserako partaidetza.
Irailetik aitzina, beste lantalde batzuk eratuko dira lerro bakoitzeko jarduera-plana diseinatzeko. Parte hartu nahi baduzu, idatzi mezu bat vicerrectorado.calidadeconomiayestrategia@unavarra.es helbide elektronikora.
Partaidetza-prozesuaren laburpena:
- 2024ko maiatzaren 22a – Partaidetza bidezko hausnarketa-jardunaldia 45 partaiderekin, tartean ikasle, irakasle eta ikertzaile eta teknikari eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkariak
- 2024ko maiatzaren 27a – Diagnostikoari buruz eztabaidatzeko barne-bilera arloko zuzendariekin
- 2024ko maiatzaren 27a – Diagnostikoari buruz eztabaidatzeko barne-bilera zerbitzuetako arduradunekin
- 2024ko ekainaren 10a – Bilera kanpokoekin - Gizarte Kontseiluko klub profesionaletako partaideekin
- 2024ko ekainaren 14a – Bilera kanpokoekin - Nafarroako Espezializazio Adimenduneko S4 Estrategiako sektore estrategikoak ordezkatzen dituzten partaideekin.
- 2024ko ekainaren 19a – Unibertsitateko komunitateak parte hartzeko web-inprimakia irekitzea. Gonbidapena irekia unibertsitateko komunitate guztiari eta bereziki ikastegiko eta saileko zuzendariei eta Ikasleen Kontseiluko kideei.