Albisteak
Data: 2024(e)ko azaroaren 20a 11:29
HAUTESKUNDEETARAKO DEIALDIA, OSASUN ZIENTZIEN SAILEKO DOKTORETZA TALDEKO DELEGATU HAUTATZEKO
Gobernu Kontseiluaren 2021ko azaroaren 24eko Erabakian ezarritakoarekin bat etorriz, zeinak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gradu, Master eta Doktoretza Ikasketetan Delegatuak eta Delegatuordeak Hautatzeko Arautegia onesten baitu, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuetako 103.2 artikuluan eta haien xedapenetan ezarritakoa betetzeko, deialdia egiten da Osasun Zientzien Saileko doktoretza-taldeko delegatua hautatzeko hauteskundeetarako.

Deialdi honek hauteskundeetarako egutegiari jarraituko dio (honi erantsita dago). Egutegi horren arabera, hauteskundeak 2024ko abenduaren 12an eginen dira. Boto emateko epea 10:00etan hasi eta 23:55etan amaituko da. Bozketak birtualak izanen dira, NireIkasgelategiko “Sondeos” plataformaren bidez.
Deialdi honekin batera argitaratzen da, halaber, tutorea edo tesi-zuzendaria sail horretakoa daukaten doktoretzako eta hirugarren zikloko ikasleen behin-behineko errolda. Interesdunek zilegi dute erreklamazioa aurkeztea behin-behineko errolda horren aurka, Saileko Idazkaritzan, Saileko zuzendariari zuzendua, azaroaren 25eko 14:00ak arte.
Hauteskundeen antolaketa eta hautagaien aurkezpen publikoa, bai eta botoak biltzea, zenbatzea eta emaitzak jakinaraztea ere. Saileko zurendaritzari dagokio
Hautagaitzak metodo hauetako baten bidez aurkeztuko dira azaroaren 26tik abenduaren 10ra arte:
1. Inprimakia betez eta Osasun Zientzien Sailako idazkaritzan aurkeztuz.
2. Mezu elektroniko bat bidaliz departamento.ciencias.salud@unavarra.es helbidera, inprimakia sinatua eta eskaneatua erantsita.
3. NireIkasgelategian nork bere hautagaitza aurkeztuz, hemen: “Atalak” tresna / Egin klik “Delegatu izateko hautagaitza aurkezten dut” aukeran
Iruñean, 2024ko azaroaren 20an
Fdo.: Miguel Ángel Barajas Vélez
Director del Departamento de Ciencias de la Salud
Osasun Zientzien Saileko zuzendaria