Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) abian jarri du Jaioberri Neurotipikoari Modu Integralean eta Fisioterapiaren Ikuspegitik Heltzeko Adituaren Diploma, jaioberriaren garapenari eta bizitzako lehen asteetan eman behar zaion arretari buruzko ezagutzetan sakondu nahi duten fisioterapeutei zuzendutako prestakuntza espezializatua.

zoom Fisioterapiako Graduko simulazio-saio bat, Tuterako campusean emana.

Fisioterapiako Graduko simulazio-saio bat, Tuterako campusean emana.

Bularreko haurraren fisioterapiak funtsezko zeregina du haurraren garapen osasungarrian. Hainbat egoeratan egindako esku-hartze goiztiarrek, hala nola hipotonia, aldakako displasia edo elikadura-zailtasunak, etorkizuneko konplikazioak prebenitu ditzakete eta haurraren eta haren familia-ingurunearen bizi-kalitatea nabarmen hobetu”, adierazi dute tituluaren antolatzaileek. “Diploma berri horrek prestakuntza espezializatua, praktikoa eta gaur-gaurko ebidentzia zientifikoan oinarritua eskaintzen du. Irakasle talde bat du, unibertsitateko irakasleek eta aitortutako ospe handiko profesionalek osatua, eta Ana Insausti eta Izaskun Montori irakasleen zuzendaritza akademikoa izanen du”, esan dute.

Ikusmolde integral eta diziplina anitzekoa erabiliz, fisioterapeuta garapenaren etapa horretara egokitutako teknikak aplikatzeko gaituko du tituluak, bai eta familiei prozesu osoan zehar laguntzeko eta etxean prebentzioa eta hezkuntza sustatzeko ere.

Prestakuntza presentzial hori 2025eko urriaren 10etik 2026ko ekainaren 14ra bitartean emanen da Tuterako campusean eta Osasuneko campusean, jarduneko profesionalei egokitutako ordutegi batean: ostiral arratsaldetan, larunbatetan egun osoan eta igande goizetan.