Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ikasle elkarte berri bat du: NUPeko Gizarte Laneko Ikasle Elkartea . Alberto Jáuregui Virto Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanordeak bultzatu du ekimena, eta haren xedea da komunitate bat sortzea, ikaskuntza partekatua, elkarlana eta laguntza sareen garapena bultzatuko dituena, gizarte lanaren esparru profesionaleko funtsezko balioak baitira, Ismael Salhi Zerdy lehendakariaren arabera. Graduko hirurogei ikasle jada talde horretako kideak dira, eta taldearen asmoa da kide gehiago erakartzea pixkanaka titulazio horretako ikasle guztiak taldeko kide izan arte.

zoom Ismael Salhi argazkia ateratzen NUPeko Gizarte Laneko Ikasle Elkarteko kideei, zeinak Arrosadiko campusean baitaude irakasleekin batera.

Ismael Salhi argazkia ateratzen NUPeko Gizarte Laneko Ikasle Elkarteko kideei, zeinak Arrosadiko campusean baitaude irakasleekin batera.

Gainera, taldearen helburua da topagune aktiboa izatea. “Elkarteak komunitate bat sortu nahi du, esparru profesionalerako prestatzeaz gain, lotura pertsonalak eta kide izatearen sentimendua bultzatuko dituena”, gehitu du Ismael Salhi Gizarte Laneko Graduko ikasleak.

Lanbidearen berri ematea

Elkarteak, halaber, diziplina horrekin lotutako gai interesgarrien berri eman nahi izan die kideei, baita Nafarroako Gizarte Laneko Elkargo Ofizialaren berrikuntzak zabaldu ere, errealitate profesionala unibertsitate-ingurunera hurbiltzeko helburuarekin.

Honako hauek osatzen dute taldearen zuzendaritza batzordea: lehendakariaz gain, Doreina Malata Manzongani Muntu (lehendakariordea), Evelyn Sofía Romero Gauchizaca (idazkaria) eta Leire Aguirre Soldevilla (diruzaina).