Joan eduki nagusira

2024-2025 ikasturtean beren ikasketen amaierako lana Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Energia Berriztagarrien Katedran egin duten 41 ikaslek diplomak jaso dituzte Arrosadiko campuseko (Iruñea) Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoan (IITIGMET) egindako ekitaldi batean. Ingeniaritzako hiru masterretako eta master bikoitz bateko ikasleek zazpi enpresak (Ingeteam Power Technology, Siemens Gamesa Renewable Energy, Acciona Generación Renovable, Nordex Energy Spain, Array, EOSOL taldea eta Nabrawind Technologies) eta CENERek (Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala) eskaintzen dituzten proiektuak egin dituzte.  Ikasle bakoitzak 3.600 euro jaso ditu bere lana garatzeagatik. Lanek bost hilabeteko iraupena (lanaldi osoan) edo hamar hilabetekoa izan dute (lanaldi partzialean).

zoom Katedraren eta IITIGMETen arduradunak, ikasleak eta enpresetako ordezkariak, diplomak banatu ondoren.

Katedraren eta IITIGMETen arduradunak, ikasleak eta enpresetako ordezkariak, diplomak banatu ondoren.

Energia Berriztagarrien Katedraren  hamabost urte hauetan, Ingeniaritzako 386 ikaslek egin dituzte beren karrera amaierako proiektuak eta master amaierako lanak aipatu katedra osatzen duten entitateetan. Entitateek Katedraren jarduerak finantzatu dituzte milioi bat euro baino gehiago jarriz.

zoom Ikasleak diplomak aldean dituztela, ekitaldiaren ondoren.

Ikasleak diplomak aldean dituztela, ekitaldiaren ondoren.

Diplomak banatzeko ekitaldian Alfredo Ursúa Rubio IITIGMETeko zuzendaria, Pablo Sanchis Gúrpide Katedrako zuzendaria eta Idoia San Martín Biurrun Katedrako zuzendari teknikoa izan ziren. Masterretako irakasleak eta enpresa laguntzaileetako ordezkariak ere bertan izan ziren. Diplomak jaso zituzten ikasleak Energia Berriztagarrietako masterrak ari dira egiten: Bihurketa Elektrikoa eta Sareko Integrazioa Sistema Eoliko eta Fotovoltaikoetan (hamasei ikasle), Industria Ingeniaritza (hamalau ikasle), Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritza (bi) eta Industria Ingeniaritzako eta Enpresen Zuzendaritzako master bikoitza (bederatzi).

Ikasleen zerrenda

Honako hauek dira Unibertsitate Masterra Energia Berriztagarrietan: Bihurketa Elektrikoa eta Sareko Integrazioa Sistema Eoliko eta Fotovoltaikoetan masterrerako ikasketa amaierako lana egin duten ikasleak:  Irati Amatriain Recalde, Aitor Cid Estévez, Arritxu Etxeberria Arrondo, Ernesto González Solórzano, Josué Isaí Hernández Sánchez, Rubén Darío Jumbo Panjon, Manuel Marín Arbizu, Iñaki Martín Martirena, Beñat Otazu Palacios, María Amparo Ramos Ballester, Federico Ruggeri, Inés Salomón Sarasate, Iñigo Andoni Sánchez Nueno, Javier Sancho Berenguer, Unai Tapia Serrano eta Javier Vivar Ozcoidi.

Industria Ingeniaritzako Masterrekoak, berriz, hauek: Pablo Sebastián Aguirre Fernández, Santiago Álvarez Fernández, Amaia Avedillo de la Casa, Pablo Benito Hernández, Mikel Goikoetxea Agarraberes, Xabier Goikoetxea Cabrero, Slavi Kartalov Shishkov, Cecilia María López García, Pedro Martínez Turnes, Álvaro Mauleón Iturralde, Javier Puy Pérez de Laborda, Julen Rivas Parra, Saúl Elián Saavedra Ballesteros eta Josu Zizur Roteta.

Bestalde, Jokin Izagirre Agirrek eta Miguel Sainz Ruizek Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzako Masterrean egin zuten ikasketa amaierako lana.

Azkenik, honako hauek Industria Ingeniaritzako eta Enpresen Zuzendaritzako Master Bikoitzekoak dira: Xanti Eciolaza Ancho, Iván Fernández Irigoyen, Miguel García de Eulate Pascual, Santiago García Rodríguez, Pablo Gracia Cierco, Joan Güixens Mercadle, Miguel López Romero, Gonzalo Lorrio Muñoz eta Alejandro Troncoso Sánchez.

Katedra hori lankidetza egonkorrerako eremu bat da, eta Unibertsitatea, sektorean puntakoak diren zenbait enpresa (Ingeteam Power Technology, Siemens Gamesa Renewable Energy, Acciona Generación Renovable, Nordex Energy Spain, Array, EOSOL taldea, IED Electronics eta Nabrawind Technologies) eta CENER (Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala) aritzen dira elkarlanean bertan. Katedraren helburua ikerketa- eta irakaskuntza-jarduerak batera egitea da, hala nola master amaierako lanak edo doktoretza-tesiak.