Joan eduki nagusira

Maiatzaren 30ean, ostirala, UNITA europar aliantzak urtero antolatzen duen “My 3-minute PhD thesis” lehiaketaren 2025eko edizioaren finala jokatuko da. Lehiaketan 18 ikaslek parte hartuko dute aliantzako hamabi unibertsitateetako bederatzi ordezkatuz, eta parte-hartzaileek hiru minutuan eta diapositiba baten laguntzaz azaldu behar diote beren doktoretza-tesiaren edukia espezializatu gabeko jendeari. Ekitaldirako sarrera librea izanen da, eta 16:00etan hasiko da Bisitazioko Amen komentu zaharreko Pinaquy aretoan (sarrera San Frantzisko kaleko 5 zenbakitik). 

zoom NUPen ordezkariak lehiaketan, sailkapen-faseko gainerako parte-hartzaileekin batera. Ezkerretik eskuinera, Marina Delgado (NUPen ordezkaria finalean), Covadonga Almarcegui, Julissa Herrera, Gloria Puertas (NUPen ordezkaria finalean), Nahia Mendoza, Gonzalo Jiménez eta Juan Manuel Domínguez.

NUPen ordezkariak lehiaketan, sailkapen-faseko gainerako parte-hartzaileekin batera. Ezkerretik eskuinera, Marina Delgado (NUPen ordezkaria finalean), Covadonga Almarcegui, Julissa Herrera, Gloria Puertas (NUPen ordezkaria finalean), Nahia Mendoza, Gonzalo Jiménez eta Juan Manuel Domínguez.

Unibertsitate parte-hartzaileetako ikertzaileak diren epaimahaikide adituek ebaluatuko dute finala. Hiru lan hoberenak sarituko dituzte ezarritako irizpide batzuen arabera, eta horien artean daude jendaurrean mintzatzeko trebetasunak, aurkezpenen argitasuna eta ikusizko laguntzaren eragina. Parte-hartzaile guztiek diploma bana jasoko dute. 

NUPen ordezkariak

Marina Delgado Rodríguez eta Gloria Puertas Aznárez ikasleek ordezkatuko dute NUP finalean. Lehenengoak gizarte modernoetako autonomiaren kontzeptua azalduko du bere tesian. Gloria Puertasek bere lanean aztergai izanen ditu adineko jendeak landa-eremuetan dituen bizimoduak.

Gainerako parte-hartzaileak, zentro bakoitzeko bina, UNITAko unibertsitate hauetakoak dira: Universidade da Beira Interior (UBI), Zaragozako Unibertsitatea (UNIZAR) Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea (UPPA), Université Savoie Mont Blanc (USMB), Università di Torino (UNITO), Università degli Studi di Brescia (UNIBS), Universitatea de Vest din Timisoara (UVT) eta Universitatea Transilvania din Brasov (UNITBV).

Parte-hartzaileek aurretiaz apirilean jokatu zen tokiko fasea gainditu zuten. Osotara, 63 ikaslek parte hartu dute lehiaketaren edizio honetan.