Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) dozena bat ikertzailek “UPNA Show” monologoen ikuskizunaren bigarren edizioan parte hartuko dute aste honetan. NUPek antolatu du ikuskizuna, eta bi emanaldi izanen dira: bata maiatzaren 23an, ostirala, Tuterako Gaztambide antzokian (20:00etan), eta bestea, maiatzaren 24an, larunbata, Iturramako Civivoxen (19:30ean). Bi kasuetan, ikuskizunerako sarrera doakoa da, eta gonbidapenak aldez aurretik hartu behar dira bi txarteldegietan.

zoom “UPNA Show” ekitaldian parte hartuko dutenetako batzuk. Ezkerretik eskuinera, atzeko lerroan: Marcos Andrés Vierge, Iñigo Mugueta, Ana Zabalza eta Ana Laura Giambelluca. Eserita, ezkerretik eskuinera, Óscar Teijido, Iosune Cantalejo, Itxaso Aranguren, Deborah Liguori eta Estíbaliz Larrainzar. Aránzazu Jurío, Bernardo García eta María Elena Aramendía falta dira argazkian.

“UPNA Show” ekitaldian parte hartuko dutenetako batzuk. Ezkerretik eskuinera, atzeko lerroan: Marcos Andrés Vierge, Iñigo Mugueta, Ana Zabalza eta Ana Laura Giambelluca. Eserita, ezkerretik eskuinera, Óscar Teijido, Iosune Cantalejo, Itxaso Aranguren, Deborah Liguori eta Estíbaliz Larrainzar. Aránzazu Jurío, Bernardo García eta María Elena Aramendía falta dira argazkian.

Biktima kontzeptua historian, adimen artifiziala eta haren joerak, elikagaien kontserbazioa, belar txarrek ekosistemetan duten garrantzia edo sendagaien albo-ondorioak izanen dira monologoetan jorratuko diren gaietako batzuk. Honako ikertzaile hauek parte hartuko dute proiektuan: Iñigo Mugueta Moreno, Ana Laura Giambelluca, Marcos Andrés Vierge, Itxaso Aranguren Erice, Aránzazu Jurío Munárriz, Iosune Cantalejo Díez, Ana Zabalza Aznárez, Estíbaliz Larraizar Rodríguez, Óscar Teijido Hermida, Bernardo García Pola, Deborah Liguori, Deborah Liguori eta María Elena Aramendia. “Big Van Ciencia” talde komiko zientifikoak aurkeztuko du ikuskizuna.

“UPNA Show” dibulgazio zientifikoko ekitaldi bat da, eta Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioarekin lankidetzan egiten da. Fundazioa Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioaren mende dago. Ikuskizunak Tuterako Udalaren eta Iruñeko Udalaren laguntza ere badu.