Hasiera > UPNA Show. Monologoak zientziaz > Protagonistak
Hiltzailea nor den jakitea 700 urte geroago. Historiak erreparaziorako duen ahalmena.
Historian biktimaren kontzeptuak duen garrantzia azaltzen du bakarrizketa honek. “Biktima” gaur egungo kontzeptua da, iraganean ez baitzen erabiltzen, baina ikerketa historikoari aplikatuz gero, lagungarria izan daiteke inoiz argitu gabeko krimenak agerian jartzeko eta biktimak duintzeko. Adibide moduan, Lizarrako judutegiari 1328an egindako erasoari buruzko ikerlan bat erabiliko da.
Basoko krimen baten eszena
Bakarrizketa honetan, legez kanpoko baso-mozketei loturiko krimen bat argituko da. Erakutsiko dugu satelite bidezko irudiak nola bihurtzen diren ezinbesteko tresna gure basoetan gertatzen diren aldaketak detektatzeko; izan ere, horrela, asko errazten dute basoen babesa eta kudeaketa.
Hezur magikoa
Zer zerikusi dute Paleolitikoko Homo sapiens batek, sai-hezur txiki batek, Wagner tuba batek, folk abesti batek, Beethovenen Bederatzigarren Sinfoniak, Ridley Scotten Blade Runner filmak, playlist batek, Mozarten Txirula Magikoak eta sehaska-kanta batek? DEUS EZ eta DENA
Bai, gogoko ditut radarrak. Baten batek esan behar zuen
Radar hitza entzutean burura datorkizun lehenbiziko gauza isunak eta autoak badira, bakarrizketa hau zuretzat da. Eta ez, ez naiz polizia... Uste baino askoz gehiago dute radarrek eskaintzeko. Halaber, landareei “entzuteko” gai dira, eta osasuntsu edo larri dauden jakiten ere laguntzen ahal digute. Jakin nahi duzu unibertsitatean hori nola egiten dugun? Kontatuko dizut.
Adimen artifiziala: Gizakion aurreiritziak dituzten makinak
Egunero erabiltzen dugun teknologiaren itzalei buruzko bidaia dibertigarri eta argigarria
Nola luzatu zure elikagaien bizitza
Diamante bat betirako da. Aldiz, elikagaiek ez dute betirako irauten. Marrubiek, esaterako, egun bat edo bi irauten dute, eta pena da hain azkar hondatzea. Edo barazki freskoek... Erantzuna zera da: zure elikagaiak hiltzen dituenak indartsuago bihurtzen ditu.
Etsaiarekin fotosintetizatzen
Belar txarrak gure nekazaritza-sistemetara egokitzeko eta erresistentziak garatzeko ekintza hori eboluzioaren seinale argia da. Belar txar horiek bizirik irauteko duten gaitasunak agerian uzten du ahalmen erresiliente handia dutela, baina haien presentziak zuzenean erasotzen dio laboreen errendimenduari. Zer dira orduan: heroiak edo bilauak?
Airetik bizitzea
Posible al da airetik bizitzea? Landare lekadunek, neurri batean, baietz erakusten digute; lurreko bakterio batzuekin bat egiten dute, eta espazioak partekatzera eta elkarrekin bizitzera gonbidatzen dituzte.
Neurrira egindako sendagaiak
Sendagaien albo-ondorioek urtean heriotza gehiago eragiten dituzte trafiko-istripuek eta suizidioek batera baino. Nola liteke? Zer egiten ahal dugu egoera hobetzeko? Sendagai bati nola erantzunen diogun aurreikusteko modurik ba al dago? Erantzuna gutako bakoitza berezi egiten duen horretan aurkituko dugu: gure genetikan
Iraultza bat nola hasi
Taldearen presiotik aldaketa sozial handietara: bidaia argigarria gure erabakiak moldatzen dituzten atalase ikusezinetan barrena.
Indar ikusezina: iman iraunkorren misterioa argitzen
Zatoz nirekin bidaia labur baina liluragarri honetara. Iman iraunkorren atzean dagoen zientzia argitu eta indar ikusezin hori eguneroko aplikazio harrigarrietan nola agertzen den deskubrituko dugu.
Berriz hasi
Modako industriaren eraginari buruz hausnarketa egiteko, eta kontsumitzeko ditugun ohiturak zalantzan jartzeko. Arropa berrerabiltzearen, konpontzearen eta birpentsatzearen garrantzia nabarmentzen du, erresistentziako ekintza gisa. Tonu kritiko eta hurbil baten bidez, moda zirkularra konpromiso gisa hartzera gonbidatzen du.
Eta beste hau ere aurreratuko dizugu: nor izanen den UPNA Showren aurkezlea...