Hasiera > UPNA Show. Monologoak zientziaz
Zatoz UPNA Show ikustera, eta dibertituz eta entretenituz ezagutuko dituzu zientziaren sekretuak!
Galdetu al diozu inoiz zeure buruari bakea besterik gabe gerrarik eza ote den? Trantsizio energetikoa gezur hutsa ote den? Zenbatekoa ote den ipurtargien elektrizitate-faktura? Zer iruditzen zaizu Nafarroaren Historia aldatzen badugu bost minutuan?
UPNA Showemanaldian, eszenatokira igoko dira Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait ikertzaile galdera horiei eta beste galdera zientifiko batzuei modu entretenigarrian erantzutera. Zientziari buruzko monologoen ikuskizun honekin, bidaia dibertigarria eginen duzu zientziaren munduan barrena.
Laguntzaileak: