Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) graduko 35 aparteko sari eta masterreko 16 eman dizkie ikasketak 2023-2024 ikasturtean bukatu zituzten ikasleei. Unibertsitateak sari kopuru jakin bat ezartzen du titulazio bakoitzeko, eta sari hori Tituluaren Europako Gehigarrian adierazten da. 

Eskola eta fakultate guztien artean, María Ávila Cueva Haur Hezkuntzako Irakasletzako Graduko ikaslearena izan da graduko espediente hoberena, eta masterrean, berriz, Raúl Barbarin Santamaría Informazio Geografikoko eta Teledetekzioko Masterreko ikaslearena. 

zoom Ikasketen amaierako aparteko sariak lortu dituztenak errektorearekin eta errektoreordearekin batera (irudiaren erdian).

Ikasketen amaierako aparteko sariak lortu dituztenak errektorearekin eta errektoreordearekin batera (irudiaren erdian).

Gainerako graduko espediente hoberenak honela banatzen dira (bi gradutan agertzen direnek titulazio bikoitza egin dute, eta bietan lortu dute sari bana): Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean, honako hauek saritu dituzte: Aimar Gil Satrústegui, Aitor Nicuesa García, Elena Requejo de Pedro eta Marta Martínez Echeverría (guztiak ere Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradukoak) eta Elena Requejo de Pedro (Ekonomiako Gradukoa).  

Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean honako hauek saritu dituzte: María Ávila Cueva, Irene Llorens Martos (Historiako eta Ondareko Gradua), Ainhoa Agarraberes Bergua (Haur Hezkuntzako Irakasletzako Gradua), María Ávila Cuevas, Carmen Ester Dorado, Ainhoa Agarraberes Bergua, Isabel Pilar Rubio Padilla eta Carolina Salinas Díaz (Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradua); Lucía Pérez Peña (Soziologia Aplikatuko Gradua); eta Asier Astiz de la Gracia eta Daniel Carreras Escudero (Gizarte Laneko Gradua).

Zientzia Juridikoen Fakultatean, Aitor Nicuesa García eta Sara Gallego de Celis (Zuzenbideko Gradua) saritu dituzte, bai eta Aitana Sanz Inchusta ere (Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako Gradua). 

zoom Jon Ruiz de Gauna González Nekazaritzako Ingeniaritzako Masterragatik saritua jendaurrean hizketan ekitaldian.

Jon Ruiz de Gauna González Nekazaritzako Ingeniaritzako Masterragatik saritua jendaurrean hizketan ekitaldian.

Ingeniaritzak eta osasuna

Osasun Zientzien Fakultatean, honako hauek saritu dituzte: Maite Larriqueta Tirapu eta Cristina Bueno Romero (Erizaintzako Gradua); Natalia Francés Ortigosa (Fisioterapiako Gradua) eta Saioa Setoáin Arias (Psikologiako Gradua). 

Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoan (NIBGMET), honako hauenak izan dira espediente hoberenak: Celia Gorráiz Jiménez (Bioteknologiako Gradua), Irune Sancet Acedo (Datuen Zientziako Gradua), Euken Vandenhove Zubiria (Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Gradua) eta Berta Seco López (Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako Gradua).

Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoan (IITIGMET), honako hauek saritu dituzte: Alberto de Miguel Mendoza (Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritzako Gradua), José María Armendáriz Armenteros (Ingeniaritza Biomedikoko Gradua), Jandri Joel Castillo Solano (Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Gradua), Miguel Ángel Armendáriz Armenteros (Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako Gradua), Javier Pérez Anaut eta Julen Astiz Echarte (Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua); Igor Volodimir Vons Vons (Ingeniaritza Informatikoko Gradua) eta Germán Martínez Campos (Ingeniaritza Mekanikoko Gradua). 

zoom Sari-banaketara joandakoak txaloka.

Sari-banaketara joandakoak txaloka.

Masterrak 

Masterreko aparteko sariei dagokienez, honako hauek saritu dituzte: Maitane Arrizubieta Ursúa (Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterra), Saray Andueza Salvatierra (Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketako Masterra) eta Laura Muro Iribarren (International Businesseko Masterra).

Orobat saritu dituzte Diego Dúo Martínez (Gizabanako, Familia eta Taldeekiko Esku-hartze Sozialeko Unibertsitate Masterra), eta Irati Zurbano Zuazu, Luis Enrique de Mota Núñez, Iñaki Parra Lázaro yeta María Viguria Esquíroz (Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Masterra). Honako hauek ere saritu dituzte: Alejandra Oteiza Gutiérrez (Abokatutzarako Sarbideko Masterra) eta Arantxa Goñi Erro (Lan Arriskuen Prebentzioko Masterra).

Beste hauek ere saritu dituzte: Jon Ruiz de Gauna González (Nekazaritzako Ingeniaritzako Masterra), Raúl Barbarin Santamaría (lehen aipatua), María Sangüesa Recalde (Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterra), Asier Legaz Catena (Industria Ingeniaritzako Masterra), Susana San Ildefonso García (Osasun Zientzietako Ikerketako Masterra) eta Yohanna Elizabeth Barría Jujihara (Osasun Publikoko Masterra).