Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) hamaika ikertzailek “UPNA Show” bakarrizketen ikuskizunaren bigarren edizioan parte hartuko dute. NUPek antolatu du ikuskizuna, eta bi emanaldi izanen dira: bata maiatzaren 23an, ostirala, Tuterako Gaztambide antzokian (20:00etan), eta bestea, maiatzaren 24an, larunbata, Iturramako Civivoxen (19:30ean). Bi kasuetan, ikuskizunerako sarrera doakoa da, eta gonbidapenak aldez aurretik hartu behar dira bi txarteldegietan.

zoom UPNA Show ekitaldian parte hartuko dutenetako batzuk. Ezkerretik eskuinera: Marcos Andrés Vierge, Iñigo Mugueta, Ana Zabalza eta Ana Laura Giambelluca. Eserita, ezkerretik eskuinera, Óscar Teijido, Iosune Cantalejo, Itxaso Aranguren, Deborah Liguori eta Estíbaliz Larrainzar. Aránzazu Jurío eta Bernardo García falta dira argazkian.

UPNA Show ekitaldian parte hartuko dutenetako batzuk. Ezkerretik eskuinera: Marcos Andrés Vierge, Iñigo Mugueta, Ana Zabalza eta Ana Laura Giambelluca. Eserita, ezkerretik eskuinera, Óscar Teijido, Iosune Cantalejo, Itxaso Aranguren, Deborah Liguori eta Estíbaliz Larrainzar. Aránzazu Jurío eta Bernardo García falta dira argazkian.

Biktima kontzeptua historian, adimen artifiziala eta haren joerak, elikagaien kontserbazioa, belar txarrek ekosistemetan duten garrantzia edo sendagaien albo-ondorioak izanen dira bakarrizketetan jorratuko diren gaietako batzuk. Honako ikertzaile hauek parte hartuko dute proiektuan: Iñigo Mugueta Moreno, Ana Laura Giambelluca, Marcos Andrés Vierge, Itxaso Aranguren Erice, Aránzazu Jurío Munárriz, Iosune Cantalejo Díez, Ana Zabalza Aznárez, Estíbaliz Larraizar Rodríguez, Óscar Teijido Hermida, Bernardo García Pola eta Deborah Liguori. “Big Van Ciencia” talde komiko zientifikoak aurkeztuko du ikuskizuna.

“UPNA Show” dibulgazio zientifikoko ekitaldi bat da, eta Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioarekin lankidetzan egiten da. Fundazioa Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioaren mende dago. Tuterako Udalaren eta Iruñeko Udalaren laguntza ere badu ikuskizunak.