Martxoaren 20an eta 21ean, Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) kide duen Unibertsitateen G-9 Taldeko Transformazio Digitaleko Batzordea Extremadurako Unibertsitatearen Caceresko Errektoretzan bildu da, Ramón Gonzalo erakunde nafarreko errektorea buru zela. Errektoreak azpimarratu du “garrantzitsua dela irakaskuntza hobetzea eta eguneratzea adimen artifizialaren aplikatuz eta kudeatuz”. “Gure instituzioen kalitateari eusten eta hobetzen lagunduko digu horrek —gehitu du—. Aurrera egin behar dugu gure egiturak, eta, batez ere, gure funtzionamendua Adimen Artifizialaren errealitatera egokitzen G-9 Taldearen unibertsitateko komunitateetan”.
Bestalde, Javier Berrocal Olmedo Extremadurako Unibertsitateko Transformazio Digitaleko errektoreordeak nabarmendu duenez, zibersegurtasuna izan da aztertu duten beste gai bat. “Hamar unibertsitateen artean partekatutako SOC — Security Operations Center/Segurtasun Operazioen Zentroa — sortzeko aukera aztertzen ari gara, hainbat segurtasun-maila izateko, erabilgarritasuna handitzeko eta kostuak mugatzeko”. SOC bat segurtasun operazioen zentro bat da, eta segurtasuna etengabe monitorizatzen duen tresna multzo baten bidez, eraso mota desberdinak identifikatu eta unibertsitatea ohartarazten du.
Aldaketak deialdian
Orobat sektorialeko kideak harrituta daude Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioak duela gutxi bidalitako jakinarazpena dela eta. Jakinarazpen horren arabera, UNIDIGITAL proiektuan hasiera batean ezarritakoak ez diren beste betekizun batzuk ezartzen dira Digitalizazio adierazleetan.
Batzordeak egindako bileran, G-9 Taldearen Campus Digital Partekatuko zuzendari berria aurkeztu dute, hots, Carlos González Morcillo Gaztela-Mantxako Unibertsitateko Teknologietako eta Informazio Sistemetako katedraduna. G-9 Taldeko errektoreen Batzar Nagusiak aurtengo urtarrilean aukeratu zuen.
Pedro Fernández Salguero Extremadurako Unibertsitateko errektoreak amaiera eman dio Transformazio Digitaleko Batzorde Sektorialari. Bilera horrekin batera, Informatikako eta Telekomunikazioetako eta Zerbitzu Informatikoetako Lantaldearen bilera bat egin da.
Unibertsitateen G-9 Taldea
Unibertsitateen G-9 Taldea 1997an sortutako elkarte bat da, eta beren autonomia-erkidegoetan unibertsitate publiko bakarra diren unibertsitateek osatzen dute, zehazki hauek: Kantabriako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Balear Uharteetako Unibertsitatea, Errioxako Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Zaragozako Unibertsitatea, bai eta Murtziako Unibertsitatea, Burgosko Unibertsitatea eta La Lagunako Unibertsitatea ere, azken hirurak entitate laguntzaile gisa.