Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) “online” plataforma bat eta irakaskuntza-materiala garatzen ari da beste erakunde batzuekin batera, europar identitatea eta balioak sustatzeko Erasmus+ proiektu baten barruan. NUPez gain Polonia, Kroazia, Serbia, Bulgaria eta Errumaniako entitateak daude proiektu horretan. Duela gutxi proiektuaren lan-bilera bat egin zen NUPen, eta plataformaren proba pilotua aurkeztu zen.

zoom reunion europia

EUROPIA proiektuan parte hartzen duten NUPeko kideak, lan-bileran.

NUPen aldetik, irakasle hauek parte hartzen dute proiektuan (lan-bileran ere bazeuden): Alejandro Torres Gutiérrez, Konstituzio Zuzenbideko katedraduna (proiektuaren koordinatzaile espainiarra); Sergio García Magariño, Zientzia Politikoko eta Administrazio Zientziako irakaslea; Javier Martín Lanas, Zuzenbidearen Filosofiako irakaslea; eta Ander Loyola Sergio eta Sergio Díaz Sánchez prestakuntzaldiko ikertzaileak. Guztiak ere I-COMMUNITAS Institutukoak dira (Institute for Advanced Social Research-Gizarte Ikerketa Aurreraturako Institutua).

Aipatutakoez gain, honako hauek ere parte hartu zuten bileran: Ángel Ares y García, Bruna Guesso-Scarmagnan Pavelski eta Beatriz Aguinaga Glaria NUPeko Zuzenbide Saileko doktoregaiak; Salvatore Manzo Salerno Unibertsitateko doktoregaia; eta Lucía Pérez, Leyre Lecumberri Zudaire eta Alba Sánchez Rodríguez NUPeko Soziologia Saileko ikasle eta ikertzaileak. Guztiek ekarpenak egin zituzten edukiak eta plataformaren elkarreragingarritasuna hobetzeko. 

Plataforma eta ingelesezko irakaskuntza-materialak “Current challenges for the Rule of Law in Europe” izenburupeko biltzarrean aurkeztuko dituzte. Biltzarra 2025eko maiatzaren 26tik 28ra bitartean eginen da NUPen. 

EUROPIA proiektua

Honako hauek osatzen dute EUROPIA proiektuan parte hartzen duen partzuergoa: Europako 6 unibertsitatetako irakasleak, eta unibertsitate horien artean daude Poloniako aipatutako unibertsitateaz gain, Sofiako unibertsitatea (Bulgaria), Brasov, (Errumania), Belgrado, (Serbia), Zagreb, (Kroazia) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Espainia), eta PAX Rhodopica Fundazioaren babesa du (Bulgaria).