Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) zenbait jarduera antolatu ditu Emakume eta Neska Zientzialarien Eguna dela eta (NBEk otsailaren 11n ezarria). Ekitaldiak otsailaren 10etik 19ra bitartean eginen dira Iruñean eta Erriberrin. Programa barruan erakusketa bat, mahai-inguru bat, antzerkia eta beste jarduera batzuk daude, eta Unibertsitatearen webgunean daude kontsultatzeko

zoom TEXTO ALT

“Emakumea naiz eta zientzialaria izan nahi dut” antzezlanaren emanaldi baten artxiboko irudia.

Iruñean eginen diren ekitaldiak Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedraren ekimenez antolatu dira, eta Ikertzaileen Gaua Europako proiektuaren parte dira. Horizonte Europa programak finantzatzen du proiektua. Bestalde, Erriberriko ekitaldiak NUPeko Kultura Zientifikoaren Unitatearen proiektu-deialdiaren emaitza dira. Unitate hori Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzaren mendekoa da.

Iruñeko jarduerak, xehe-xehe

Otsailaren 10ean, astelehena, 10:00etan, NUPeko Liburutegiko Open Space gunean eginen da "Emakumeak energiaren eta teknologiaren sektorean izeneko saioa. Han parte hartuko dute Claudia de Sola, Amaia Pérez de Larraya eta Carla Sotés NUPeko egresatuek. Gurutze Pérez Artieda NUPeko Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrako zuzendariak aurkeztuko ditu. Oiane Elizaga Alonso Beeplaneteko Langileen Kudeaketako eta Administrazioko zuzendaria izanen da gero eginen den mahai-inguruaren moderatzailea.

Otsailaren 12an eta 17an, “Emakumea naiz eta zientzialaria izan nahi dut” antzezlanaren emanaldi bana eginen da, euskaraz eta gaztelaniaz, NUPen. NUPeko emakumezko irakasleek antzeztuko dute, eta Lehen Hezkuntzako ikasleei dago zuzenduta. Toki guztiak beteta daude bi egunetarako. Gaztelaniaz eskainiko den emanaldian parte hartuko dute Silvia Díaz, Alicia Martínez, Nora Millor, Aránzazu Jurío eta Gurutze Pérez irakasleek. Euskaraz eskainiko den emanaldian parte hartuko dute Maitane Maisterra, Nazareth Torres, Ana Zabalza, Kizkitza Insausti, Silvia Arazuri eta Oihane Oneka irakasleek.

Bestalde, otsailaren 14an, ostirala, 18:00etan Bisitazioko Amen eraikineko Pinaquy aretoan, Lehen Hezkuntzako ikasleei eta beren familiei zuzendutako zenbait tailer eginen dira 50 haurrentzako tokia dago, eta nagusi batekin joan beharko dute. Ekitaldira joateko, nahitaezkoa da aurretik “online” izena ematea. Irakasle hauek emanen dituzte tailerrak: Patricia Aranguren, Aránzazu Jurío, Idoia San Martín, Alicia Martínez, Laura Portero, Nora Millor, Amalia Ortiz, Edurne Barrenechea, Marisol Gómez, Silvia Díaz eta Gurutze Pérez.

Otsailaren 19an, asteazkena, 11:00etan, Mutiloako Jubilotekan, NUPeko irakasleek eta Gurutze Pérez eta Marisol Gómez Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrako kideek “Zer egiten ahal duen matematikak zure alde” hitzaldia emanen dute. Hitzaldian azalduko da zergatik den garrantzitsua emakumeen presentzia zientzian eta zer xede duen aipatutako katedrak. 

Bestalde, gogoratu behar da, aste osoan, Ikasgelategiko hirugarren solairuan ikusgai egonen direla “Zientzialari  Emakume Ilustratuak” eta “Historiako emakume zientzialariak” erakusketak. Lehen erakusketa Aditechek utzi du, eta ikusgai egonen da martxoaren 18ra arte, eta bigarrena, Katedraren ekimena, otsailaren 28ra arte.

Erriberriko jarduerak

Erriberrin prestatutako jarduerak gaur, ostirala, otsailak 7, hasiko dira “Zientziarengatik topa” izeneko jarduerarekin. Ekitaldia 19:30ean hasiko da Enozentrumen. Honako lagun hauek parte hartuko dute jarduera horretan: Uxua Esteban Eraso (Zaragozako Unibertsitateko doktoregaia), Irene Ayerra Balduz (matematikaria) eta Uxua Jiménez Blasco (NUPeko ikertzailea eta irakaslea). Otsailaren 8an, larunbata, 11:00etatik 17:00etara, sendabelarrei buruzko tailer bana eginen da Enozentrumen, eta Maitane Maisterra Udi NUPeko doktoreak emanen ditu.

Azkenik, otsailaren 9an, igandea, 12:00etan, Enozentrumen, erreferente diren emakumezko zientzialarien hiru hitzaldi eginen dira: Lola Ugarte Estatistika eta Ikerketa Operatiboko katedraduna, Laura Corcuera osasun arloko klusterreko kudeatzailea eta Marta Montes Resano immunologiako doktore eta CIMAko Ramón y Cajal ikertzailea.