Heldu den asteartean, azaroak 19, Almudena Hernando Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Historiaurreko katedradunak jendaurreko saio bat eginen du NUPeko Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedraren “Ikasgela Irekiak” zikloaren barruan. Saioan, genero identitateen jatorriari, bilakaerari eta egungo testuinguruari buruzko gogoeta historiko eta sozial bat eginen du. Saioaren izenburua “Genero-identitateak. Jatorria, garapena eta egungo egoera: ikuspegi historikoa ” da, eta 16:00etan hasiko da 107. ikasgelan.
Hitzaldiaren lehen zatian, Almudena Hernandok azalduko du nola gizonen eta emakumeen arteko botere-harremanek eragina izan duten identitate horien sorreran. Mintzagai izanen du nola gizarteek konplexuagoak bihurtzean identitate indibidualistagoak sortu zituzten, bereziki gizonen artean, eta harremanetan gehiago oinarritutako identitateak emakumeen artean, “zeinen zaintzari eta babes emozionalari esker baitaude gizonen indibidualtasunak”. Saioaren bigarren zatian, hizlariak aztergai izanen du nola eragiten dieten dinamika historiko horiek gure identitateei, teknologiak transformatutako mundu batean.
Hizlariari buruz
Almudena Hernando arkeologo ezaguna da, eta identitate eta genero gaietan aditua. Guatemalan, Brasilen eta Etiopian komunitate indigenekin lan egin du, eta AEBko Harvard eta Berkeley unibertsitateetara gonbidatu dute. Bere liburuen artean aipatzekoak dira Arqueología de la identidad, La fantasía de la individualidad eta La corriente de la historia.