Joan eduki nagusira

Osasun arloko 43 langilek hasi dituzte eskolak Osasun Zerbitzuen Antolaketako eta Kudeaketako Unibertsitateko Adituaren zazpigarren edizioan. Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) emandako titulu bereki bat da. Ikastaroa zentro, ekipo eta jarduera kliniko eta administratiboen zuzendaritzarekin eta kudeaketarekin lotutako profesionalentzat da, eta helburua du osasun arloan pertsonen eta erakundeen zuzendaritza zehazten duten alderdien ikuspegi integral bat ematea. Orain arte egindako sei edizioetan, 246 lagunek jaso dute osasun arloaren kudeaketako prestakuntza hori.

zoom Osasun Zerbitzu Integratuen Antolaketako eta Kudeaketako Unibertsitateko Adituaren VII. edizioko ikasleak, inaugurazio-ekitaldian parte hartu zuten agintariekin.

Osasun Zerbitzu Integratuen Antolaketako eta Kudeaketako Unibertsitateko Adituaren VII. edizioko ikasleak, inaugurazio-ekitaldian parte hartu zuten agintariekin.

Ikastaroaren aurkezpenean parte hartu zuten, NUPen aldetik, Eduardo Sánchez Iriso Ekonomia Saileko zuzendari akademiko eta Ekonomia Aplikatuko irakasleak, eta Juan Miguel Benito Ostolaza Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoak; eta, Osasunbidearen aldetik, Nancy Gonzalo Herrera Eriari Osasun Laguntza Emateko Zuzendaritzako zuzendariak eta Francisco Javier Esparza Sánchez Ekonomia Kudeaketako eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariak.

Ikastaro hori urritik ekainera bitartekoa eta 250 ordukoa da. Osasunbideak finantzatu du, eta Unibertsitate-Gizarte Fundazioarekin  izandako lankidetzaren emaitza da. NUPeko “In Company” prestakuntza-ekimenaren barruan dago, zeina neurrira egina baitago enpresa eta erakundeentzat.

Eskari handiagoa ikaspostu kopurua baino

Osasunbideko profesionalek osatu dute ikasle taldea, bai erizaintzakoek, bai medikuntzakoek eta bai administraziokoek. Prestakuntza horren eskari handiaren erakusgarri, 71 eskaera jaso dira edizio honetako 43 ikaspostuetarako.