Joan eduki nagusira

Gaur, ostirala, urriak 25, Lim Soosuk Koreako Errepublikak Espainian duen enbaxadorea Ramón Gonzalo Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) errektorearekin bildu da Unibertsitatean bateria elektrikoen arloan egiten den prestakuntza eta ikerketa ezagutzeko. Lan-bilera NUPen egin da, eta Inbo Jung Mobis Spain enpresako CEOak ere parte hartu du bileran. Aipatu enpresa Nafarroan kokatzen hasi da, eta ibilgailu elektrikorako baterien sistema muntatzen arituko da.

zoom Gaur goizean NUPeko errektoretzaren eraikinean egindako bilera. Ezkerretik eskuinera, Begoña Vicente NUPeko ikerketa institutuen arduraduna; Chulhee Choi enbaxadako Ekonomia Gaietarako idazkaria; Inbo Jung Mobis Spaineko CEOa; Lim Soosuk Hego Koreak Espainian duen enbaxadorea; Ramón Gonzalo NUPeko errektorea; Francisco Javier Arregui San Martín NUPeko Ikerketako errektoreordea; Yoonson Kim, Mobiseko sales manager-a; eta Pablo Sanchis NUPeko katedraduna.

Gaur goizean NUPeko errektoretzaren eraikinean egindako bilera. Ezkerretik eskuinera, Begoña Vicente NUPeko ikerketa institutuen arduraduna; Chulhee Choi enbaxadako Ekonomia Gaietarako idazkaria; Inbo Jung Mobis Spaineko CEOa; Lim Soosuk Hego Koreak Espainian duen enbaxadorea; Ramón Gonzalo NUPeko errektorea; Francisco Javier Arregui San Martín NUPeko Ikerketako errektoreordea; Yoonson Kim, Mobiseko sales manager-a; eta Pablo Sanchis NUPeko katedraduna.

Enbaxadaren aldetik, bileran parte hartu dute orobat Chulhee Choi Ekonomia Gaietarako idazkariak eta Eunmyung Lee Ekonomia Gaietarako ikertzaileak. Mobis enpresaren aldetik, bileran parte hartu dute orobat Sungbum Kang business support general manager-ak eta Yoonson Kim konpainiaren sales manager-ak. NUPen aldetik, bilerara joan dira orobat Francisco Javier Arregui San Martín Ikerketako errektoreordea, Pablo Sanchis Gúrpide NUP Green and Sustainable Campus proiektuaren arduradun eta katedraduna eta Begoña Vicente Yenes NUPeko ikerketa institutuetako negozio-garapeneko arduraduna.

zoom Lim Soosuk Hego Koreako enbadaxadorea, NUPeko ohorezko liburuan sinatzen.

Lim Soosuk Hego Koreako enbadaxadorea, NUPeko ohorezko liburuan sinatzen.

Mobis Spain enpresaren lantegi berria Noainen eraikiko dute, eta 50.000 metro koadroko azalera izanen du. Mobis izan da duela gutxi egin den NUPeko Enplegurako eta Ekintzailetzarako Topaketaren enpresa laguntzaile nagusietako bat. Ikasle, egresatu eta enpresak urtero biltzen dituen topaketan, langileak aukeratzen ari zela azaldu zuen enpresak.