Joan eduki nagusira

900 lagunek baino gehiagok eman dute izena Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) antolatutako Enplegurako eta Ekintzailetzarako XVI. Topaketan parte hartzeko; ekitaldia gaur izanen da, urriak 23, asteazkena, eta ikasle eta tituludunen enplegagarritasuna hobetzea eta ekintzailetza sustatzea izanen du helburu. Hain justu, egunean zehar ikasle eta tituludunek aukera izanen dute sektore pribatuko eta publikoko 87 enpresarekin harremana izateko, eta baita prestatutako jardueretan parte hartzeko ere, hala nola taldekako talentu jokoak edo 3x3 futbola.

zoom TEXTO ALT

Standen ikuspegi orokorra.

Topaketaren egoitza Nafarroa Arena pabiloia da 9.30etik 14:00etara eta 15:30etik 18:30era, eta gaur inauguratu dute Ramón Gonzalo NUPeko errektoreak, M.ª Carmen Maeztu Villafranca Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak eta Iosune Pascual Azcárate NUPeko Unibertsitate-Gizarte Fundazioko zuzendari kudeatzaileak. 

Topaketaren garapena

Topaketan, parte-hartzaileek aukera dute standak bisitatu eta enpresetako langile-hautatzaileekin elkarrizketa espresak egiteko, baita zenbait jardueratan parte hartzeko ere. Jarduera horien artean dago “Talentua martxan” lehiaketa, Nafarroako Rural Kutxak bultzatua, zeinak aukera ematen baitu erronka batzuei taldeka irtenbidea emateko, eta, sari gisa, Europako ezusteko destino batera bidaia bat lortzeko. Horrez gain, 3x3 futboleko lehiaketa bat ere eginen da Nafarroako Futbol Federazioaren laguntzarekin, kirolaren balioak eta lankidetza nabarmentzeko.

zoom TEXTO ALT

80tik gora enpresa eta entitate egon dira Nafarroa Arenako standetan

Topaketan, gainera, azalduko da osasunaren eta hezkuntzaren arloan zer aukera dauden enplegu publikorako, baita oro har Estatuan eta Nafarroan funtzionario lanpostua lortzeko zer aukera dauden ere.

Topaketarekin batera “Datorren mundua” zikloa eginen da. Unibertsitateko Gizarte Kontseiluak antolatu du, eta sei ikertzailek osasunarekin, zoriontasunarekin, nekazaritzako elikagaiekin edo garunaren funtzionamenduarekin lotutako gaiei buruz duten iritzia azalduko dute hamar minutuko hitzaldi laburren bidez.

zoom TEXTO ALT

Nafarroa Arenan egindako Enplegurako eta Ekintzailetzarako XVII. Topaketan esku hartu duten agintariak. Ezkerretik eskuinera, Mª Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, Ramón Gonzalo NUPeko errektorea eta Iosune Pascual Unibertsitate-Gizarte Fundazioko zuzendari kudeatzailea.

Enpresa eta erakunde kolaboratzaileak

Topaketa Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetzarekin lankidetzan antolatzen da, Pharus programaren barnean. NUP gizartera lotzeko plana da Pharus, eta, lankidetzako eta ezagutza partekatzeko jardueren bidez Nafarroaren aurrerabideari eta jasangarritasunari ekarpena egitea eta Nafarroako herritarren bizi kalitatea hobetzea du helburu. 

Topaketak Nafar Lansareren babesa du eta Nafarroako Rural Kutxa, Aditech Fundazioa, Sungrow, Ingeteam eta Mobis ditu laguntzaile nagusi. Enpresa eta sozietate publiko hauek ere laguntzen dute: Array, Azkoyen Taldea, Comantur, Cosmos Taldea,  Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa (CPEN), Exkal, EY, Florette, AN Taldea, Hydro, Laboral Kutxa, Loxin, Mondragón Korporazioa, Nordex, Saltoki Taldea, Schneider Electric, Seidor, Sofidel, Solidus, Splorotech, Tigloo, Timac Agro eta Tracasa.