Julio Caro Baroja BHI, gaztelaniaz, eta Alaitz BHI, euskaraz, izan dira gaur, larunbata, urriak 26, Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuren aretoan egin den Batxilergoko XV. Eztabaida Lehiaketaren irabazleak. Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Foru Parlamentuak antolatu dute lehiaketa. Bigarren postuan sailkatu dira Iruñeko Vedruna ikastetxea, gaztelaniaz, eta Iruñeko Biurdana BHI, euskaraz. Hizlari hoberenen saria ikasle hauentzat izan da: Clara Asensio Muneta, Navarro Villoslada BHIko ikaslea, gaztelaniaz; eta Katalin Gorraiz Okiñena, Biurdana BHIko ikaslea, euskaraz.
Julio Caro Baroja BHIko taldea, gaztelaniako modalitateko irabazlea, Begoña Pérez Eransusekin, Unai Hualderekin (erdian) eta Roldán Jimenorekin.
Gaztelaniako modalitatean, honako ikasle hauek osatu dute Julio Caro Baroja BHIko talde irabazlea: Fernando Díez Carabias, Mariam Hamdi Hajji, Asier León Cortizo eta Astou Niane Diop. Isabel Logroño Carrascosa Gaztelania eta Literaturako irakaslea izan da prestatzailea.
Bestalde, ikasle hauek ordezkatu dute Vedruna ikastetxea: Ángel Durruthy Betancourt, Telmo Ezcaray Menéndez, Pablo Núñez Fernández, Mikel Oricáin Comas eta Joaquín Pascal Ergui. Nerea Ugalde Ustárroz ikastetxeko Gaztelaniako eta Ingeleseko irakasleak prestatu ditu.
Vedruna ikastetxeko ikasleak, gaztelaniako modalitatean bigarren postua sailkatuak, trofeoak jaso ondoren.
Euskarako modalitatean, ikasle hauek osatu dute Alaitz BHI talde irabazlea: Mara Benitez Olaberria, Uxue Ferreiro Lahera, Beñat Gomez Maiz, Silvana Itoiz eta Maddi Zuñiga. Amaia Amiano Zuaznabar Filosofiako irakasleak prestatu ditu.
Bigarren postuan sailkatu den ikastetxeari dagokionez (Biurdana BHI) honako ikasle hauek osatu dute taldea: Katalin Gorraiz Okiñena, Alba Lazcoz Etxarri, Iraia Ongay Moral, Eunate Ruiz de Gaona Erice eta Silvia Stanisheva Todorova. Joseba Meabebasterretxea Arrona Filosofiako irakaslea izan da prestatzailea.
Hirugarren munduko pobrezia, eztabaidagai
Torneoaren lehen fasea atzo egin zen, urriak 25, ostirala, NUPen Arrosadiko campusean, eta honako hau izan zen eztabaidagaia: Baliabide naturalak kendu zaizkielako al dira pobreagoak hirugarren munduko herrialdeak? Lehenengo aldiz lehiatu dira zazpi ikastetxe euskaraz, eta hamabost gaztelaniaz.
Saioan parte hartu dute Unai Hualde Iglesias Nafarroako Parlamentuko presidenteak; Begoña Pérez Eransus NUPeko Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordeak eta Roldán Jimeno Aranguren erakunde akademikoko idazkari nagusiak, beste agintari batzuen artean.
Eztabaida lehiaketaren helburuak
Ikasleek lehiatzen ikasteko ekitaldi bat da, Nafarroako ikastetxe publiko eta itunduetako Batxilergoko 2. ikasmailako ikasleei zuzendua. Aukera ona da ikasleek zenbait trebetasun gara ditzaten, hala nola jendaurrean mintzatzea, taldean lan egitea, informazioa aztertzea edo argudioak ematea. Beren prestakuntza pertsonalerako interesgarriak izateaz gain, trebetasun horiek unibertsitateko graduko ikasketekin lotutako gaitasun orokor edo zeharkako zenbait osatzen dituzte.
Clara Asensio Navarro Villoslada BHIko ikaslea, gaztelaniako modalitateko hizlari hoberena, Begoña Pérez Eransusekin, Unai Hualderekin eta Roldán Jimenorekin.
Unibertsitateko komunitateko kideek eta antolatzaileek gonbidatutakoek osatu dute epaimahaia, eta alderdi hauek balioetsi ditu: sarrera, gezurtatze eta ondoriorik onenak, taldearen jarrera, ordena, adierazitakoaren argitasuna, interesa eta erraztasuna, segurtasuna eta gaia menderatzea, inprobisatzeko gaitasuna, mintzaira diskurtsoari begira egokia izatea, eta arintasuna erantzutean.
Edizio honetan, Nafarroako 22 ikastetxetako 110 ikaslek hartu dute parte. Gaztelaniako modalitatean, ikastetxe hauetako 75 ikaslek hartu dute parte: Basoko BHI, Julio Caro Baroja BHI, Navarro Villoslada BHI, Calasanz Escolapios ikastetxea, Hijas de Jesús (Jesuitinas), Nuestra Señora del Huerto ikastetxea, Sagrado Corazón ikastetxea, San Cernin ikastetxea, San Ignacio (Jesuitas) ikastetxea, Santo Tomás (Dominicas) ikastetxea, Vedruna ikastetxea, Monjardín lizeoa (guztiak Iruñekoak); Benjamín de Tudela BIH (Erriberako hiriburukoa); Luis Amigó ikastetxea (Mutiloa); Miravalles-El Redín ikastetxea (Zizur Txikia) eta Paz de Ziganda ikastola (Atarrabia). Euskarako modalitatean, ikastetxe hauetako 35 ikaslek hartu dute parte: Biurdana BHI, Eunate BHI, Iturrama BHI (guztiak Iruñekoak), Lekaroz BHI (Baztan), San Fermin ikastola (Zizur Txikia), Alaitz BHI (Barañain) eta Paz de Ziganda ikastola (bi modalitateetan parte hartu du).