Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) abesbatza egonkorrak joan den ikasturtean hasi zuen bere ibilbidea, eta ahots bila dabil 2024-2025 ikasturterako. Bai ikasleei eta bai irakasleei eta administrazioko eta zerbitzuetako langileei zuzenduta dago, bai eta erakundeko jubilatuei ere. Parte hartzeko, gutxieneko esperientzia izan behar da abesbatzei eta musikari dagokienez, eta inskripzio-formularioa bete behar da.
Carlos Medrano Sola Enpresen Kudeaketa Saileko irakasle elkartua da abesbatzaren zuzendaria, eta haren hitzetan abesbatza musikaz gozatzeko gunea ez ezik, “aukera bikaina ere bada adiskideak egiteko eta gure unibertsitateko komunitatean loturak sendotzeko”. Abesbatzaren helburuak dira NUPeko musika-komunitate bat egonkortzea, ahots-trebetasunak garatzea, adiskidetasuna eta anaitasuna bultzatzea, erakunde akademikoa ordezkatzea lehiaketa eta ekitaldietan edo lankidetzan jardutea beste abesbatza eta musika-talde batzuekin.
Gogoratu behar da Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) txapeldunordea izan zela aurtengo maiatzean, Nafarroako Enpresa Abesbatzen Lehiaketaren 2. edizioan. Iruñeko Orfeoiak eta Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberak antolatu zuten lehiaketa.