Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) txapeldunordea izan da Nafarroako Enpresa Abesbatzen Lehiaketaren 2. edizioan. Iruñeko Orfeoiak eta Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberak antolatu dute lehiaketa. Cinfa enpresako abesbatzak irabazi zuen lehiaketa, eta hirugarren postuan FEC Vedruna ikastetxekoa. Lehiaketa joan den larunbatean izan zen Baluarteko Ganbera Aretoan, eta enpresak eta erakundeetako langileek osatutako zazpi abesbatza elkartu zituen.

zoom NUPeko Abesbatza, Carlos Medrano irakaslearen zuzendaritzapean, Baluarteko emanaldian.

NUPeko Abesbatza, Carlos Medrano irakaslearen zuzendaritzapean, Baluarteko emanaldian.

Baluarteko azken galan, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoko (CPEN), San Juan de Dios ospitaleko, Nordex Acciona eta BSH Electrodomésticos enpresetako abesbatzek ere hartu zuten parte. Osotara, enpresako 120 koristak hartu zuten parte lehiaketaren bigarren edizio honetan, eta beraiek aukeratutako lan bat eta antolatzaileek aukeratutako beste hau interpretatu zituzten: “An Irish Bleesing”, James Moore egilearena. Baluarteko finalerako, NUPeko abesbatzak Luis Arambururen "Kitolis" interpretatu zuen, lau ahotseko konposizioa akonpainamendurik gabe. Lehen edizioaren irabazleak, Nafarroako Rural Kutxako abesbatzak, lehiaketatik kanpoko hiru lan abestu zituen.

27 ahotseko abesbatza

Carlos Medrano Sola Enpresen Kudeaketa Saileko irakasleak zuzentzen du NUPeko abesbatza, eta 27 ahotsek osatzen dute, tartean irakasleak, administrazioko eta zerbitzuetako langileak eta Eversens NUPeko “spin-off” entitateko ingeniari bat. Hona hemen denen izenak: Mónica Aznárez Mauleón, Elo Cadenas Jano, Ariadna García Prado, María González de Audícana Amenábar, Leticia Jericó Ojer, Uxua Martínez Goyeneche, Hanne Roothooft eta María Jesús Úriz Pemán (altuak); Mikel Berraondo Piudo, Carlos del Río Bocio, Iñaki Izpura Irurzun, Javier Merino Díaz de Cerio, Daniel Paternáin Dallo eta Roberto Vallés Lanas (baxuak); Arantza Almoguera Martón, Patricia Amigot Leache, Elena Aramendía Muneta, Nerea Beúnza Arellano, Charo García Redín, Pilar Mendi Aznárez, Esther Ortiz de Apodaca Idiazabal, Silvia Sola Ibarra eta Arantxa Villanueva Larre (sopranoak); y Javier Casalí Sarasíbar, David Martínez Larrea, Fernando Rey Escalera eta Joaquín Romero Roldán (tenorrak).

Lehiaketa honetarako, NUPeko abesbatzak Iruñeko Orfeoiaren aholkularitza teknikoa izan du, tutoretza- eta jarraipen-saioak egin baititu ikasturtean zehar, bai eta NUPeko Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzaren laguntza ere, lehiaketako izen-ematea ordaindu baitu.