Joan eduki nagusira

Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedrak Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan antolatu du Adimen Artifizialaren Astea. Astearen barruan adimen artifizialarekin egindako arteari buruzko lehiaketa bat dago. Lehiaketara lanak aurkezteko epea urriaren 9an amaituko da. Oinarriak Unibertsitatearen webgunean daude kontsultatzeko.

zoom Iruñeko Kondestablearen Jauregian egin zen artelanen eta Adimen Artifizialeko lanen erakusketara joandakoak.

Iruñeko Kondestablearen Jauregian egin zen artelanen eta Adimen Artifizialeko lanen erakusketara joandakoak.

Bi lehiaketetako lehenengoan adin nagusikoa den edonork parte hartzen ahal du, eta “Nafarroako Donejakue bidearekin” lotutako artelan digital bat aurkeztu behar da.  Teknologia digitalak, teknika tradizionalak edo beste edozein sormen modu erabiliz sortuko dira lanak, eta hiru sari emanen dira, 400, 250 eta 150 eurokoak hurrenez hurren. Obra erabat edo zati batean adimen artifizial sortzaile baten laguntzarekin edo adimen artifizial sortzaile baten laguntzarik gabe sortzen ahalko da. Lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du, eta ez du egilearen izenik edukiko.

Bestalde, adinez nagusia den edonork parte hartzen ahal du mikrokontakizunen lehiaketan, eta lanak gaztelaniaz eta izengoitiarekin aurkeztu behar dira eta gehienez ere 150 hitz izan behar dituzte (izenburua sartu gabe).  Kontakizunek, arte-lehiaketan bezala, “Nafarroako Donejakue bidearekin” lotuta egon behar dute. Mikrokontakizunek originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute, eta erabat edo zati batean adimen artifizial sortzaile baten laguntzarekin edo adimen artifizial sortzaile baten laguntzarik gabe sortzen ahalko dira. Kasu honetan ere hiru sari banatuko dira, 400, 250 eta 150 eurokoak, hurrenez hurren.

Programazioko, marketineko eta jarduera solidarioko lantegietan izena ematea

Bestalde, gogoratu behar da irekita dagoela NUPen Adimen Artifizialaren Asteko lantegietan izena emateko epea. Haietako hiru dibulgaziozkoak dira eta herritar guztiei zuzenduta daude, eta laugarrena programazio informatikoko ezagutzak dituztenei zuzenduta dago. Horrez gain, Astean Mugarik Gabeko Medikuen Mapatoi solidarioa eginen da: NUPen eta Mugarik Gabeko Medikuen lankidetzari esker duela urte batzuk sortutako proiektua, munduan gatazkan dauden lekuak mapatuz laguntza humanitarioa iritsaraztekoa.

Gai hauei buruzkoak izanen dira lantegiak: “ChatGPTren hastapenak”, Mikel Galar Idoate NUPeko irakasle, ISCko kide eta Katedrako zuzendariaren eskutik; “Irudiak sortzeko Adimen Artifiziala: ilustratu zure diapositibak”, Iris Domínguez Catena NUPeko Adimen Artifizialeko ikertzailearen eskutik; “Adimen Artifizialak lagunduriko softwarearen garapena”, Javier Lasheras Tracasa Instrumentaleko machine learning engineer-aren eskutik (programazioko oinarrizko ezagutzak dituztenentzat); eta “Marketina ChatGPTrekin”, Mónica Cortiñas Ugalde, Álvaro Saavedra Montejo eta Raquel Urtasun Alonso NUPeko Merkaturatzea eta Merkatuen Ikerketako ikertzaileen eskutik.