Pribatutasunari buruzko klausula
Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Adimen Artifizialaren 2023Ko Asteko Mapatoian online inprimaki baten bidez izena emanez gero, zure datu pertsonalak tratatuko dira. NUP da zure datuen tratamenduaren arduraduna, eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO) eta Datuak Babesteko Lege Organikoa (DBLO) bete behar ditu.
Izena emateko fasean, honako datu hauek tratatuko dira: izen-deiturak, helbide elektronikoa eta profila: ikaslea (ikasmaila, titulazio mota eta titulazioaren izena), irakasle edo ikertzailea (saila), AZLa edo Unibertsitatearekin beste lotura bat duena. Estatistikak egiteko, interesdunekin harremanetan jarri eta informazioa emateko eta/edo haiek beste ekitaldi batzuetara gonbidatzeko erabiltzen ahalko dira datuak. Estatistikak egiteko, interesdunekin harremanetan jarri eta informazioa emateko eta/edo haiek beste ekitaldi batzuetara gonbidatzeko erabiltzen ahalko dira datuak.
Halako datu tratamendua beharrezkoa da jardunaldiak egin ahal izateko eta adierazitako helburuak lortzeko.
Interes publikoko xedea dute helburu horiek (DBEOren 6.1. artikulua), hau da, Unibertsitatea gizartera hurbiltzekoa. Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 1. artikuluan eta Unibertsitatearen Estatutuetako 3. artikuluan jasoa dago interes hori. DBLOren 7. artikuluarekin bat etorriz, gutxienez 14 urte dituztenek edukiko dute aukera izena emateko.