Joan eduki nagusira

Heldu den irailaren 20an, ostirala, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) “Zero hondar” jardunaldia antolatu du. Jardunaldia elikagaien industriarekin lotutako unibertsitateko titulazioetako ikasleentzat eta Ostalaritza Eskola-Burlata IIPko ikasleentzat da, eta prestakuntza teoriko-praktikoa emanen da elikagaiak alferrik galtzea eragozteko. Jardunaldian hitzaldi labur batzuk eginen dira adituen eskutik, eta gero ikasitakoa praktikara eramanen da lantaldeetan aipatutako errezeten bidez. Saio 09:00etatik 15:00etara izanen da Sario eraikineko Fernando Remacha aretoan, eta hara joateko behar den inprimakia bete behar da.

zoom resto zero

Ikasle batzuk NUPen.

Jardunaldian parte hartuko duten adituen artean daude Paula Torán-Pereg (sukaldariaren eta nekazariaren arteko lankidetzak),
Víctor Quintilla (jatetxe jasangarrien kudeaketa integrala), María José Mantilla (hartzidura elikagaiak alferrik galtzea eragozteko) eta Elisabet Puiggròs (merkatuaren aukerak jasangarritasunerantz). NUPeko IS-FOOD Institutuak, Mycelium enpresak eta EITFood-ek antolatu dute jardunaldia.

Saioan, ikasleek “Zero hondar” delakoaren oinarriak, esanahia eta nola inplementatu behar den ikasiko dute, bai eta filosofia horrekin egindako sukaldaritza-berrikuntzako errezetak ere. Elikagaien industriako kudeaketa jasangarriko zenbait estrategia ere ezagutuko dituzte.