Francisco Mesa Davila Zuzenbidean lizentziadunak Espainiako eta Latinoamerikako “joint venture” sozietate-kontratua (enpresa-elkartzerako akordioa) aztertu du bere tesian Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) defendatu duen doktoretza tesian. Unai Belintxon NUPeko Zuzenbide Saileko irakasle eta I-COMMUNITAS Institutuko ikertzaileak zuzendu du ikerketa.
Tesiaren egileak azaldu duenez, Bigarren Mundu Gerratik aurrera ekonomia nazioartekotzeari esker, herrialdeen arteko merkataritza-harremanetan “joint venture” figura zabaldu da. Tesiaren egileak azaldu duenez, “joint venture” figura oso malgua da, eta aise egoitzen ahal da nazioarteko merkataritzako negozio-mota guztietara, partzuergoko enpresen edozein legeria eta tamainatara (multinazional handiak, enpresa ertain eta txikiak, iparra-hegoa, hegoa-hegoa), baita aliantza publiko-pribatuetara ere. Gainera, tesiaren egileak zehaztu duenez, “figura hori legezko mekanismoa izan da Espainiako (eta Europako) inbertsioa bideratzeko Latinoamerikako herrialdeetan; izan ere, bi eskualdeetako bazkideen arteko hurbilketa kulturala eta finantzarioa ahalbidetzen du, bai eta enpresa-proiektua in situ gauzatzea ere”.
Esan bezala, Latinoamerikako eta Europar Batasuneko figurari buruzko azterketa juridiko konparatiboan sakontzen du ikerketak. Tesiaren arabera, nazioarteko “joint venture” delakoa nazioarteko negozioei lotutako sozietate-forma berri bat da, alde batera utzita legedian berariaz aitortu den, sozietate-kontratuaren funtsezko ezaugarri guztiak biltzen baititu.
“Oinarrizko kontratuak aukera ematen du enpresen arteko aliantza sortu, sendotu eta haren funtzionamendua ziurtatzeko, bai eta xedea edo helburua betetzeko funtsezko alderdi guztiak antolatzeko ere, eta euskarri gisa erabiltzen ahal da sozietate filialak sortzeko eta akordio satelite osagarriak egiteko”, zehaztu du Francisco Mesak.
Egileak figura nazioarteko ikuspegi pribatutik ere aztertzen du bere tesian. Ikertzaileak adierazi bezala, nazioarteko zuzenbide pribatuko sistemetan onartutako gatazka-autonomiak aukera ematen die aldeei “joint venture” delakoari aplikatu beharreko legea hautatzeko eta zehazteko. “Europa mailan, funtsezko abiapuntua Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008ko ekainaren 17ko 593/2008 Erregelamenduaren 3. artikulua da, kontratu-betebeharrei aplikatu beharreko legeari buruzkoa (Erroma I). Latinoamerikan, nazioarteko zuzenbide pribatuaren kodeari egin behar zaio erreferentzia”, nabarmendu du Francisco Mesak. “Arbitrajea da joint venture-an gatazkak konpontzeko oinarrizko metodoa, eta, beraz, tesian Latinoamerikako zenbait herrialdetako arbitraje-kasuak sistematizatzen dira”, zehaztu du.
Francisco Mesa Davilaren CV laburra
Francisco Mesa Davila Zuzenbidean lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Zientzia Juridiko eta Sozialetan lizentziaduna Guatemalako San Carlos Unibertsitatean. Unibertsitateko irakaslea eta ikertzaile akademikoa da Rafael Landívar Unibertsitatean, Quetzaltenango Campusean (Guatemala). Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa-talde honen kidea da: “Askatasun Komunitarioak eta Zuzenbide Komuna”. Ikerketa-talde hori I-communitas Institutuaren mende dago.
Abokatua, aholkularia eta kontsultorea da konstituzio-, administrazio-, aduana-, lan- eta merkataritza-zuzenbidean, bai eta zuzenbide zibilean eta nazioarteko zuzenbide pribatuaren ere.