Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) Biogreenfood izeneko proiektuan parte hartzen ari da Foru Komunitateko beste zazpi erakunderekin batera. Proiektuaren helburua da lekadunetatik eta landare-azpiproduktuetatik datozen osagai eta konposatu bioaktibo berriak lortzea, (bio)teknologia eta prozesu jasangarriak aplikatuz, industrian erabiltzen direnak eta/edo osasunean ondorio onuragarriak dituztenak, ekonomia zirkularrean oinarritutako elikagai osasungarri berriak eta onargarritasun organoleptiko handia dutenak garatu ahal izateko.

Ekimen horretako bazkideak dira Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Klusterra (Nagrifood), Nafarroako bi unibertsitate presentzialak (Nafarroako Unibertsitatea eta NUP), ikerketaren alorreko erreferentzia gisa, balio-kateko katebegiak diren nekazaritzako elikagaien sektoreko bost entitaterekin batera (Alimentos Sanygran, AN Taldea, Productos Trevijano, Alinter Alimentación, Galar Foods eta proiektuaren koordinatzailea, Ingredalia).

Biogreenfood bi urte eta erdian garatuko da 2024-2027 aldian I+Gko proiektu estrategikoak egiteko laguntzen deialdiaren barruan, eta Nafarroako Gobernuak finantzatzen du.

zoom Biogreenfood proiektuko bazkide diren entitateetako kideak, hasierako bileran.

Biogreenfood proiektuko bazkide diren entitateetako kideak, hasierako bileran.