Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) hamahiru ikertzailek “UPNA Show” bakarrizketen ikuskizunean parte hartuko dute. Erakundeko Kultura Zientifikoaren Unitateak antolatu du, eta bi emanaldi izanen dira: bata maiatzaren 31n, ostirala, Tuterako Gaztambide antzokian, eta bestea ekainaren 1ean, larunbata, Baluarte Biltzar Jauregian eta Auditorioan. Bi kasuetan, ikuskizuna 20:00etan izanen da, eta sarrera doakoa izanen da gonbidapena aldez aurretik hartuta bi lekuetako txarteldegietan, eta Iruñeko emanaldiaren kasuan, telefono bidez ere erreserbatzen ahal da 948 066 060 telefono-zenbakian, edo La Morea merkataritza-gunean hartzen ahal da.

zoom “UPNA Show” ekitaldian parte hartuko duten ikertzaileetako batzuk. Ezkerretik eskuinera, Rebeca Echávarri, Cristina García Vivar, Arantza Almoguera, Sergio García Magariño, Sonia Elizondo, Patricia Aranguren, Iñigo Mugueta, Leyre Catalán, Mar Rubio, Alberto Berrueta eta Joaquín Sevilla. Mercedes Sánchez eta Pablo Sanchis falta dira argazkian.

“UPNA Show” ekitaldian parte hartuko duten ikertzaileetako batzuk. Ezkerretik eskuinera, Rebeca Echávarri, Cristina García Vivar, Arantza Almoguera, Sergio García Magariño, Sonia Elizondo, Idoia San Martín, Iñigo Mugueta, Leyre Catalán, Mar Rubio, Alberto Berrueta eta Joaquín Sevilla. Mercedes Sánchez eta Pablo Sanchis falta dira argazkian.

Energia berriztagarriak, Nafarroako historia, bateriak, trantsizio energetikoa, gizarteko indarkeria edo generoaren araberako joerak izanen dira bakarrizketetan jorratuko diren gaietako batzuk.  Honako ikertzaile hauek parte hartzen dute proiektuan: Arantza Almoguera Martón, Alberto Berrueta Irigoyen, Leyre Catalán Ros, Rebeca Echávarri Aguinaga, Sonia Elizondo Martínez, Sergio García Magariño, Cristina García Vivar, Iñigo Mugueta Moreno, Mar Rubio Varas, Mercedes Sánchez García, Pablo Sanchis Gúrpide, Idoia San Martín Biurrun eta Joaquín Sevilla Moróder. “Big Van Ciencia” talde komiko zientifikoak aurkeztuko du ikuskizuna.

“UPNA Show” dibulgazio zientifikoko ekitaldi bat da, eta Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak finantzatzen du, zeina Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioaren mende baitago. Ikuskizunak Tuterako Udalaren laguntza ere badu.