Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ekainaren 7ra arte du zabalik. Parekoen arteko Mentoretza Planean  izena emateko epea. Planaren arabera, graduko 2., 3. edo 4. ikasmailako ikasleek konpromisoa hartzen dute unibertsitatean graduko ikasketak hasten dituzten ikasleei orientazioa emateko. Planaren xedea da mentoretza jasotzen dutenen independentzia eta autonomia unibertsitario handiagoak sustatzea, eta lan egiteko eta ikasteko ohitura eraginkorrak izan ditzaten laguntzea.

zoom NUPeko Arrosadiko campuseko Liburutegiaren irudia.

NUPeko Arrosadiko campuseko Liburutegiaren irudia.

Mentore izatea erabakitzen dutenek gai akademiko eta administratiboei buruzko informazioa eta orientazioa emanen diete beren titulazio bereko lehenengo ikasmailako 7 ikasleri gehienez ere. Horretarako, honako hauek ematen diete laguntza eta prestakuntza: Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetza, beren fakultatea edo ikastegia, Unibertsitatearen Arreta Bulegoa.

Plan hori bederatzigarren edizioan dago jada, eta mentore eta mentoratuek hamarretik zortzitik gorako nota duten balorazioak egin dituzte.

Mentore gisa parte hartzeko, 2., 3. edo 4. ikasmailako ikaslea izan behar da 2024-2025 ikasturtean, eta  aipatu planaren webgunean  argitaratutako izena emateko formularioaren bidez erregistratu behar da.

Aitorpena upnapass pasaporte digitalean

Mentore gisa parte hartzen dutenek doako prestakuntza espezifikoa jasoko dute beren lana egiteko behar dituzten gaitasunetan.

Eskatzen duten mentoreei bi ECTS kreditu aitortzen ahal zaizkie beren espediente akademikoan prestakuntza osagarriko unibertsitate-jarduerengatik: bat, jasotako prestakuntzagatik; eta bestea, mentoretza-lanagatik. Gainera, mentore-lanetan izandako parte-hartzea upnapassen jasotzen da, erakunde akademikoak eskaintzen dituen jardueren artean egindako prestakuntza osagarriko jarduerak biltzen dituen pasaportea. Dokumentua automatikoki ematen da ikasle bakoitzak titulu ofiziala eskatzen duenean, betiere jarduera horiek burutu baditu.