Joan eduki nagusira

Atzo eta gaur, maiatzak 23 eta 24, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) iruzurraren eta ustelkeriaren aurkako borrokarako arau-tresna prebentiboei buruzko kongresu bat antolatu du, eta NUPeko eta beste erakunde batzuetako adituek parte hartu dute mahai-inguru tematikoen formatuan. Inés Olaizola Nogales katedradunak eta Hugo López López irakasleak antolatu dute kongresua, eta programa osoa NUPeko INARBE ikerketa-institutuaren webgunean kontsultatzen ahal da.

Saioetan, zenbait alderdi aztertu dira, “Iruzurraren eta ustelkeriaren aurkako borrokarako arau-tresna prebentiboak” izeneko proiektuan jorratzen direnak. Ikerketarako Estatu Agentziak finantzatu zuen proiektua 2020ko deialdian. Proiektu honetako ikertzaile nagusiak Ines Olaizola eta Hugo López dira, eta NUPeko eta kongresuan esku hartzen duten beste unibertsitate batzuetako beste ikertzaile batzuk ere ari dira parte hartzen proiektuan. 

zoom Daniel Rodríguez Horcajo Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakaslea, bere hitzaldian.

Daniel Rodríguez Horcajo Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakaslea, bere hitzaldian.

Ikerketaren buru diren irakasleek adieraz dutenez, ikerketa hori egiteko arrazoia da ustelkeriak eta iruzurrak “garapen ekonomikoa oztopatzen dutela, demokrazia ahultzen dute eta justizia sozialari eta zuzenbide estatuari kalte egiten diote, bai eta ekonomiari eta gizarteari ere, eta, kasu askotan, delinkuentzia antolatuaren jarduna errazten dute”. Proiektua gauzatu duen diziplina anitzeko taldeak aztergai izan ditu iruzurrezko eta ustelkeriazko jokabideei aurrea hartzeko nazioarteko eta Europako arau-tresnak ikuspegi penaletik, finantzariotik, laboraletik eta prozesaletik.

Gardentasuna, ustelkeria eta zerga-informazioa

Kongresua maiatzaren 23an hasi zen “Gardentasuna eta ustelkeria” izenburuko mahai-inguruarekin, eta Soledad Barber Burusco NUPeko ohorezko irakaslea izan zen moderatzailea. Honako hauek parte hartu zuten: Elisa de la Nuez Cascado, Estatuko abokatua eszedentzian eta Hay Derecho Fundazioko idazkari nagusia; Elisa Sierra Hernaiz NUPeko Lan Zuzenbideko irakaslea; eta Edurne Eginoa Nafarroako Jardunbide Egokien aldeko eta Ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendaria. Óscar Martín Martín IÑARBE Institutuko zuzendariak eman zien hasiera saioei.

Jarraian zerga-informazioaren trukeari buruzko mahai-inguru bat egin zen, eta Hugo López López irakaslea izan zen moderatzailea. Honako hauek parte hartu zuten: Cristina Arce Urriza NUPeko Zerga Ikuskaritzako Zerbitzuko zuzendaria; Marina Castro Bosque NUPeko Finantza eta Zerga Zuzenbideko irakaslea; eta Carmen Ruiz Hidalgo Vigoko Unibertsitateko Finantza eta Zerga Zuzenbideko irakaslea. 

Erregularizazioa, salatzailearentzako babesa eta legez kanpoko irabaziak

Gaur, ostirala, maiatzak 24, lehenengo mahai-inguruak aztergai zituen prozedurazko alderdiak, erregularizazioa eta aringarriak. Fernando de la Hucha Celador Finantza Zuzenbideko katedraduna zen moderatzailea. Mahai-inguruan parte hartu dute María Luisa González-Cuellar Serrano Carlos III Unibertsitateko Finantza eta Zerga Zuzenbideko katedradunak, José Manuel Paredes Castañón Oviedoko Unibertsitateko Zuzenbide Penaleko katedradunak eta Enrique Azparren Nafarroako Estatuko abokatu buruak.

Atsedenaldi baten ondoren, legez kanpoko irabaziak aztertu dira mahai-inguru batean. Inés Olaizola Nogales katedraduna moderatzaile-lanetan aritu da, eta moderatzaileaz gain honako hauek parte hartu dute: Jordi Casas Hervilla Estatuko Fiskaltza Nagusiko Idazkaritza Teknikoko fiskala; Daniel Rodríguez Horcajo Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakaslea; eta Hugo López López NUPeko irakaslea. 

Azken mahaiak salatzailearen babesa izan du ardatz. Sabela Oubiña Barbolla Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakaslea izan da moderatzailea, eta moderatzaileaz gain honako hauek parte hartu dute: Leticia Jericó Ojer NUPeko irakaslea; Alaor Leite Lisboako Unibertsitateko irakaslea; Luigi Foffani Modenako Unibertsitateko irakaslea eta José Manuel Sánchez Siscart Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko magistratua. Eztabaidaren ondoren, León Miguel Díaz y García Conlledo Leongo Unibertsitateko Zuzenbide Penaleko katedradunak eman du amaierako hitzaldia. Juan María Sánchez Prieto -COMMUNITAS institutuko zuzendariak eman dio amaiera jardunaldiari.