Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Ijitoen Komunitatearekiko Esku-hartze Sozialeko Espezializazio Diplomako hogei bat ikaslek parte hartu zuten berriki titulu bereki horrek urtero antolatzen dituen bi topaketa presentzialetako bigarrenean. Prestakuntzaren parte handiena modu birtualean egiten da, beste autonomia-erkidego batzuetan bizi direnek, jada lanean ari direnek edo ijitoen komunitatearekin esku-hartze sozialeko erakunde, talde eta programetan lan egiteko interesa dutenek parte har dezaten. Titulu hori sortu zen Secretariado Gitano Fundazioarekin egindako hitzarmen baten bidez, eta Eskubide Sozialen eta 2030 Agendaren Ministerioaren babesarekin.

zoom Titulu berekiko parte-hartzaile eta irakasleak, NUPen ordezkariekin batera, Sario eraikinean.

Titulu berekiko parte-hartzaile eta irakasleak, NUPen ordezkariekin batera, Sario eraikinean.

Saio presentzialak (bat azaroan eta bestea maiatzean) ikastaroko moduluetan landutako kontuetan sakontzen duten gaiei buruzkoak dira. Bigarren saio presentzialean batera aztertu eta ebaluatu zen ikastaroaren garapena, gogoeta egin zen esku-hartze sozialerako funtsezko kontzeptuei buruz, tituluaren amaierako lanen garapena bultzatu zen eta kasu praktikoen bidez azaldu ziren prestakuntza teorikoan jada landutako gaiak. 

Topaketari hasiera emateko ekitaldian izan ziren Begoña Pérez Eransus Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordea, José María Uribe titulu bereki horren zuzendari akademikoa eta Mayte Suárez Secretariado Gitano Fundazioko Partaidetzarako eta Giza eta Lurralde Garapenerako zuzendariordea. Saioak garatzeko, lau tailer tematiko egin ziren (diskriminaziorik gabeko etorkizunerako erronkak, proiektuen kudeaketa, genero-desparekotasunak, ijitoen komunitatea: errekonozimendua, partaidetza eta eragin politikoa) eta amaierako tailer bat ebaluazio gisa.