Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) praktiketarako etxaldean jarri dute Foru Komunitatean airearen kalitatea neurtzeko azken estazioa. Berriki, José Mari Aierdi Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak,  Francisco Javier Arregui NUPeko Ikerketako errektoreordearekin batera, bisita instituzionala egin zuen aipatu estaziora.

zoom José Mari Aierdi Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria (ezkerrean), Javier Vera airearen kalitatearen eta klima-aldaketaren ataleko buruarekin eta Francisco Javier Arregui NUPeko Ikerketako errektoreordearekin batera (eskuinean).

José Mari Aierdi Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria (ezkerrean), Javier Vera airearen kalitatearen eta klima-aldaketaren ataleko buruarekin eta Francisco Javier Arregui NUPeko Ikerketako errektoreordearekin batera (eskuinean).

Estazio hori Ozonoak kutsatutako airearen kalitatea hobetzeko planean ezarritako hobekuntzetako bat da. Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak egin zuen plana, eta Gobernuak joan den apirilean egindako saioan onetsi zuen, 2023ko azaroan aldeko Ingurumeneko Ebaluazio Estrategikoa lortu ondoren. Plan horrek airearen kalitatea zaintzeko sarea hobetzea aurreikusten du, eta, zehazki, hiri-inguruko eremuetara zabaltzea osasunean duen eragina hobeto kontrolatzeko. Hori dela eta, estazio berria NUPen jartzea erabaki zen, unibertsitateak ozonoaren eta nitrogeno oxidoen analizatzaileak baititu.

Zehazki, Nafarroan airearen kalitatea zaintzeko sarea 11 estaziok osatzen dute. Horietatik 8 titulartasun publikokoak dira, hau da, Altsasu, Leitza, Erriberri, Tutera II eta Iruñea (Arrotxapean, Iturraman, Felisa Munárriz plazan eta NUPeko campusean) eta 3 titulartasun pribatukoak (Zangozan, Tuteran eta Funesen), guztiak Nafarroako Gobernuak kudeatutakoak, eta hirikoak, hiri-ingurukoak edo landakoak izaten ahal dira, zein eremutan dauden, eta trafikoarekin lotutako balioak neurtzen dituzten estazioak, estazio industrialak eta hondo-estazioak.