Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) aurreinskripzio-epea zabaldu du datorren ikasturtean Iruñean Esperientziaren Gelako lehen ikasmaila egiteko. Izapidea “online” egiten ahal da, Unibertsitatearen webgunearen bidez, edo modu presentzialean, NUP Fundazioaren egoitzan, zeina  Arrosadiko campuseko Sario eraikineko 0 moduluan baitago (lehen solairua), maiatzaren 16ra arte, osteguna, eta egun horretan 14:00etara arte.

Esperientziaren Gelak, 2024-2025 ikasturtean, Giza eta Gizarte Zientzietako Unibertsitate Zabalpeneko Diploma eskainiko du. Modu presentzialean eta goizez emanen da Iruñean, Arrosadiko campusean. Ikasketa-planak prestakuntza orokorra ematen du Giza eta Gizarte Zientzietan modu malgu eta orekatuan, eta 50 urtetik gorakoei zuzenduta dago.  Titulua lau ikasturtetan zehar egiten da, eta gizarte-zientzietako oinarri humanistikoak eta gaur egungo gaiak lantzen dira.

Ikaspostuen zozketa eta matrikula-aldia

NUPeko irakaskuntza berekiei buruzko araudian ezartzen denez, sartzeko lehentasuna izanen dute NUPeko ikasle eta tituludunek beste unibertsitate batzuetakoen aldean.  Bete gabe gelditu diren gainerako ikaspostuetarako onarpena, zozketa bidez ezarritako ordenari jarraikiz eginen da. Zozketa maiatzaren 21ean, 10:00etan, eginen da.  Onartutakoen behin-behineko zerrenda egun horretan bertan argitaratuko da 12:00etatik aurrera.

Lehen ikasmailan onartuak izan direnek ekainaren 3tik 7ra egin behar dute matrikula. Bestalde, titulu horretan ikasten jarraituko dutenez bigarren ikasmailetan eta hurrengoetan matrikulatu behar dutenek ekainaren 10etik 14ra egin beharko dute. Bi kasuetan, internet bidez edo aurrez aurre izapidetzen ahalko da.  

Eskolak 2024ko irailaren 10ean hasiko dira, eta goizeko orduetan emanen dira ikasmaila guztietan, asteartetik ostegunera.