Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Lehen ikasmailarako aurreinskripzioa

Aurreinskripzioa 1. mailako ikasleentzat

Egun garrantzitsuak

Aurreinskripzioa 1. ikasmailako ikasleentzat 2023ko maiatzaren 15eko 9:00etatik 2023ko maiatzaren 18ko 14:00etara

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ikasketa Berekien Arauen 24.3 artikuluan adierazitakoari jarraikiz -haietan ezartzen da NUPeko ikasleek eta tituludunek lehentasuna izanen dutela beste unibertsite batzuetako tituludunen aldean-, Zuzendaritza Akademikoak Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitate titulua duten pertsonak onartuko ditu, eta, zozketa egiten bada eskaera gehiago daudelako ikaspostuak baino, ikasle horiek ez dira zozketan sart

Zozketa 2023ko maiatzaren 23an, asteartea, 10:00etan
Onartuen behin-behineko zerrenda eta behin-behineko itxaron-zerrenda 2023ko maiatzaren 23an, asteartea, 12:00etatik aurrera
Onartuen behin betiko zerrenda eta itxaron-zerrenda 2023ko maiatzaren 26an, ostirala, 12:00etatik aurrera
1. ikasmailako matrikula -informazio gehiago- 2023ko ekainaren 5eko 9:00etatik 2023ko ekainaren 9ko 14:00etara

 

Modua Internet 1. ERREGISTROA: Erregistratu

Erregistroa egiteko gida

2. AURREINSKRIPZIOA:  Behin erregistratuta, egin aurreinskripzioa

Aurreinskripzioa egiteko gida

Lehendik NUPeko programaren batean inskribatua egon bazara edota NUPeko irakaslea, ikertzailea edo administrazioko langilea izan bazara, idatzi zure NANa (letrarekin eta jutsuanerik gabe) eta zure pasahitza. Pasahitza gogoan ez baduzu, didali mezu elektroniko bat oficina.informacion@unavarra.es helbidera edo deitu 948 16 9096 /9000 telefonora.
 Aurrez aurre Eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko duzu.

NUP Fundazioa - Sario eraikina. 0 modulua (Sararreko errepidea) Arreta: astelehenetik ostengunera, 9:00etatik 14:00etara
Baldintzak
  • 50 urte edo gehiago izatea
  • Eskoletara joateko prest egotea asteartetik ostegunera, gutxi gorabehera 10:00etatik 14:00etara

Diploman hastekoak diren ikasleen onarpena

Ikasleak onartzeko prozesua

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasketa Berekien Arauen 24.3. artikuluan adierazitakoari jarraikiz, NUPeko ikasleek eta tituludunek lehentasuna izanen dute beste unibertsitate batzuetako tituludunen aurretik.

Bete gabe gelditu diren gainerako ikaspostuetarako onarpena, zozketa bidez ezarritako ordenari jarraituz eginen da. Izena emandakoen arteko zozketa 2023ko maiatzaren 23an eginen da, asteartea 10:00etan.

Onartuen zerrenda
Onartuen behin betiko zerrenda eta behin betiko itxaron-zerrenda maiatzaren 26an argitaratuko dira, ostirala, 10:00etatik aurrera, NUP Fundazioaren taulan eta webguneko atal honetan.
  • Onartuen behin betiko zerrenda
  • Behin betiko itxaron-zerrenda

Esperientziaren Gela
NUP Fundazioa. Sario eraikina. 0 modulua
Arrosadiko campusa
31006 Iruñea
Tel. 948 16 97 32