Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Ingeniaritzako bost ikaslek, Nafarroako Unibertsitateko ikasle batekin batera, "ex aequo" irabazi dute Egituren IV. Lehiaketa Nazionala, zeina erakunde pribatuan egin baitzen apirilaren 27an, larunbata. Lehiaketan maketa hoberenak zein ziren baloratzeko, aztertu dute haien egiturek zer-nolako gaitasuna zuten karga grabitatorioarekiko, gainera mugimendu oszilatorioa gehituta, benetako lurrikara batean gertatzen den bezala. Kolaz itsatsitako kilo bat espagetirekin egindako proiektuak ziren, eta hiru taldek egindako egitura irabazleetako bakoitzak hamabost kilo jasan ditu erori gabe.
Senior kategorian, honako hauek osatutako taldeek irabazi dute egitura-ahalmen hoberenarentzako saria (1.000 euro): Javier Martínez eta Ion Sesma (NUPeko Ingeniaritzako ikasleak); Gonzalo Gil, Daniel Novoa eta Jaime Bueno (NUPeko Ingeniaritzako ikasleak) eta Jesús Musitu (Nafarroako Unibertsitateko Diseinuko ikaslea). Horrez gain, NUPeko ikasleek egindako diseinu hoberenarentzako accesita eman zaie Gonzalo Gili, Daniel Novoari eta Jaime Buenori.
Bi kategoriako lehiaketa
Osotara 163 lehiakidek parte hartu dute, 56 egiturarekin, bi kategoriatan: seniorra, 44 talderekin eta 115 parte-hartzailerekin; eta juniorra, 12 talderekin eta 48 lagunekin.
Azken horretan, egitura-ahalmen hoberenarentzako 400 euroko saria Iruñeko Alejandro Etayo eta Javier Montero Vedruna ikastetxeko ikasleei eman zaie, hamar kilo jasaten dituen egitura batengatik.
Diseinu hoberenarentzako sariak ere eman dira. Senior kategoriako 200 euroko saria irabazi dute Isabella Fiaschetti, Telma Adam eta Paloma Hernández Nafarroako Unibertsitateko ikasleek; eta junior kategoriako 200 euroko saria, berriz, Félix Arteaga, Gabriel Pérez, Daniel Eguizabaz, María Blasco, Olaia Delgado eta Iñigo Esteban Iruñeko Paderborn Lezkairu ikastetxe publikoko ikasleek. Azkenik, Nafarroako Unibertsitateko ikasleen diseinu hoberenarentzako accesita Paloma Villegas, Garikoitz Ollo eta Ángela Mongay ikasleentzat izan da.
Foru Komunitateko hamabi erakundek antolatu eta babestu dute lehiaketa: 4.0 Industriaren Katedra (Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoarena eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarena), FS GROUPE, Tetrace, Nafarroako Unibertsitatea, NabraWind, Desait Tech, Viguetas Navarra, Ingenialma, Viarpre, Gurpea, STQ Energía Sertec eta Nafarroako Rural Kutxa.