Joan eduki nagusira

Azterketak direla eta, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Iruñeko (Arrosadia) eta Tuterako campusetako liburutegiak irekiko ditu bederatzi asteburutan, datorren larunbatetik, apirilaren 20tik, ekainaren 16ra, igandea, baita maiatzaren 1eko jaiegunean ere. Iruñeko Osasun Zientzien campusean (Barañaingo etorbidea, z.g.), ikasgela bat prestatuko da. Bihar, ostirala, apirilak 19, Unibertsitatearen Eguna ospatuko da, eta, horrenbestez, erakunde akademikoa itxita egonen da.

zoom NUPeko Arrosadiko campuseko Liburutegiaren irudia.

NUPeko Arrosadiko campuseko Liburutegiaren irudia.

Arrosadiko campusean, Liburutegiko ikasketa-aretoa irekiko da, 09:00etatik 22:45era, apirilaren 20, 21, 27 eta 28an, maiatzaren 1, 4, 5, 11, 12, 18, 19, 25 eta 26an eta ekainaren 1, 2, 8, 9, 15 eta 16an. Gainera, larunbatetan, apirilaren 20tik ekainaren 15era, ikasgela bat egonen da zabalik Ikasgelategian (04 ikasgela, beheko solairuan), 08:00etatik 14:45era.

Tuteran zabalik

Tuterako campusean, Liburutegia zabalik egonen da Iruñekoaren egun beretan, 09:00etatik 21:45era. Bestalde, Iruñeko Osasun Zientzien Campuseko ikasgela (03 ikasgela, beheko solairuan) zabalik egonen da 09:00etatik 21:45era.

Hiru campusetan, erakunde akademikoko ikasleek bakarrik izanen dute liburutegietarako sarbidea: Arrosadiko campusean, tornuen bidez sartzeko sistema aktibatuko da, eta, beste bietan, NUPeko identifikazioa erakutsi beharko da.

Asteko gainerako egunetan, hiru liburutegiek ohiko ordutegia izanen dute, 08:00etatik 21:00etara. Instalazioei buruzko informazio guztia Unibertsitatearen webgunean dago kontsultatzeko.