Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP), Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen bitartez, “Huarte de San Juan. Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika” aldizkariaren zenbaki berri bat argitaratu du (23.a), eta gai honi buruzkoa da oso-osorik: lehenbiziko eta bigarren hizkuntzen gramatikaren irakaskuntza. Aldizkariaren zuzendariak María Camino Bueno Alastuey, Orreaga Ibarra Murillo eta Magdalena Romera Ciria NUPeko Giza eta Hezkuntza Zientzien Saileko irakasle eta Gizarte Ikerketa Aurreraturako Institutuko kideak dira (I-COMMUNITAS). Aldizkaria dohainik eskuratu daiteke Unibertsitatearen “Academica-e” onlineko biltegi instituzionalean.

Monografikoan, Valentziako Unibertsitateko Irakasletzako Fakultateko GIEL Hizkuntzen Irakaskuntzako Ikerketa Taldeko kideek eta Leóngo Unibertsitateko, Vic-eko Unibertsitateko eta Castellóko Jaume I Unibertsitateko zenbait ikertzailek ikerketa-proiektu batean egindako ikerlanetako batzuk bildu dituzte, “Eskolako gramatika interlinguistiko baten lanketa: hausnarketan oinarritutako hizkuntzen irakaskuntzarantz testuinguru eleaniztunetan” izeneko proiektukoak, hain zuzen ere. Proiektuaren finantzatzaileak Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa eta Ikerketarako Espainiako Agentzia dira, eta Valentziako Unibertsitateko irakasle Carmen Rodríguez Gonzalo, berriz, proiektuaren zuzendaria. 

Aldizkarian argitaratutako artikuluen xehetasunak

Honako artikulu hauek eman dira argitara aldizkarian: “Hizkuntzari buruz hausnartzea sekuentzia didaktikoetatik abiatuta. EGRAMINT eredua Lehen Hezkuntzako lehenbiziko mailetan” (Alicia Santolaria Orrios, Betlem Soler Pardo eta Mariona Casas Deseures, Valentziako Unibertsitatekoak lehenbiziko biak eta Vic-eko Unibertsitatekoa hirugarrena); “Bigarren Hezkuntzako ikasleen gogoeta metalinguistikoa eta sistematizazio gramatikala ohikotasunari buruzko gramatikari buruzko sekuentzia didaktiko batean” (Teresa Llamazares Prieto, Leóngo Unibertsitatekoa, eta Pilar García Vidal, Valentziako Unibertsitatekoa); “Gramatikaren irakaskuntza interlinguistikoa eta hausnarketan oinarritua atzerriko hizkuntzetan: curriculuma aztertzea gramatikako bi sekuentzia didaktiko diseinatzeko obligazioaren adierazpenari buruz” (María Dolores García Pastor eta Raquel Sanz Moreno, Valentziako Unibertsitatekoak biak). 

Artikulu horietaz gainera, hauek ere jaso dira: “Izenari eta aditzari buruzko hausnarketa gramatikala ikuspegi interlinguistiko batetik Lehen Hezkuntzan” (Joan V. Sempere, Aina Reig eta Carmen Rodríguez Gonzalo, Valentziako Unibertsitatekoak); “Ikuspegi interlinguistiko batetik eraikitzea obligazioari buruzko ezagutza Bigarren Hezkuntzako ikasle talde batean” (Alicia Martí Climent eta Victoria Abad Beltrán, Valentziako Unibertsitatekoa eta Clot del Moro BHIkoa, hurrenez hurren), eta “Obligazioaren adierazpena hizkuntza-eskoletan: ahozko interakzioak lagundutako hausnarketa metalinguistikoa eta interlinguistikoa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailako ikasgela batean” (Monsterrat Pérez Giménez, Valentziako Unibertsitatekoa).