Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko azken urteko 13 ikaslek hartu dute parte “NUPen korrespontsalak”  izeneko proiektuaren hirugarren edizioan. Programa horretan, graduatu berriak, diziplina anitzeko taldeetan banaturik, ikastetxeetara joaten dira beren ikasketa amaierako lanen edukia azaltzeko, baita Unibertsitatean izan duten esperientzia akademikoa eta pertsonala nolakoa izan den kontatzeko ere.

zoom Ezkerretik eskuinera, atzean: Javier Jiménez, Pablo Patús, Maite Espinal eta David Edgar Araiz; aurrean: Ainara Sánchez, Aitor Biurrun, Evelyn Vanegas, Maite Mejail eta Nerea Pascual.

Ezkerretik eskuinera, atzean: Javier Jiménez, Pablo Patús, Maite Espinal eta David Edgar Araiz; aurrean: Ainara Sánchez, Aitor Biurrun, Evelyn Vanegas, Maite Mejail eta Nerea Pascual.

Jarduera horren beste helburuetako bat belaunaldi gazteak motibatzea eta haiengan ezagutzarekiko eta zientziarekiko interesa piztea da. Edizio honetan, zehazki, DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 685 ikaslek hartu dute parte egin diren 15 saioetakoren batean. Aurten honako ikastetxe hauek eman dute izena: Calasanz Eskolapioak, Padre Moret-Irubide BHI, FEC Vedruna ikastetxea, Plaza de la Cruz BHI, San Ignacio (guztiak Iruñekoak), Lodosa BHI, Zizur BHI, Tafallako Sancho III “El Mayor” BHI eta Tafallako Eskolapioak.

Bestalde, hona hemen korrespontsalen taldea osatzen duten kideak, egin dituzten graduak adierazita: David Edgar Araiz Huarte (Gradua Zuzenbidean), Mayra Ayesa Larumbe (Gradu Bikoitza EAZn eta Zuzenbidean), Aitor Biurrun Beaumont (Gradua Industria Teknologien Ingeniaritzan), Lorena Castaño de Egüés (Gradua Ingeniaritza Elektronikoan), Maite Espinal Caminos (Gradua Haur Hezkuntzako Irakasletzan eta aipamena Pedagogia Terapeutikoan), María Gutiérrez Álvarez (Gradua Zuzenbidean), Javier Jiménez Peña (Gradua Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzan), Eva López de la Hoz (Gradua Psikologian), Maite Mejail Molina (Gradua Gizarte Lanean), Nerea Pascual Lezaun (Gradua Industria Teknologien Ingeniaritzan), Pablo Patús Díaz (Gradua Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzan), Ainara Sánchez Liceaga (Gradua Haur Hezkuntzako Irakasletzan eta aipamena Pedagogia Terapeutikoan) eta Evelyn Vanegas Tenezaca (Gradua Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzan).

Hitzaldi horiek, gainera, genero estereotipoak hausteko balio dute, eta Batxilergoko ikasleek aukera izaten dute gazteen eskutik lanbide desberdinetan egin daitezkeen proiektuen eta eskola-zikloa amaitutakoan irekitzen zaizkien askotariko bideen berri izateko.