Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko hirurogei ikaslek irakaskuntza berritzeko proiektu batean hartu dute parte, “Oinarrizko zientzien integrazioa Medikuntzako Graduko lehenbiziko ikasmailan: estrategia eta gamifikazioa” izenekoan. Biofisika, Fisiologia, Histologia eta Anatomia oinarrizko irakasgaietako ezagutzak modu ludikoago eta aktiboagoan integratzen dituen ikaskuntza-jarduera bat da. “Caballagallegasevillana” taldea izan zen irabazlea, Natalia Orenesek, Marta Pérezek eta Jorge Marínek osatua.

zoom Ikasleen talde bat jarduera egin zen ikasgelan.

Ikasleen talde bat jarduera egin zen ikasgelan.

Irakaskuntza berritzeko proiektu hau Osasun Zientzien Fakultateko Anatomia eta Enbriologia Sailak antolatu zuen. Irakasle hauek izan ziren jardueraren arduradunak: Joaquín Sevilla (Biofisika), María José Pajares (Histologia), Idoia Labayen (Fisiologia), Enrique Balén (Anatomia) eta Ana M. Insausti (Anatomia). Azken hori, gainera, proiektuaren arduraduna izan zen.

zoom Parte hartu duen taldeetako bat.

Parte hartu duen taldeetako bat.

Gamifikazioa ikasteko teknika bat da, jokoen mekanika hezkuntzaren eta lanbidearen esparrura eramaten duena emaitza hobeak lortzeko. Kasu honetan, joko baten bidez, ikasleek lau irakasgaietako zenbait galderari erantzun eta pistak lortu behar dituzte pazienteari diagnostikoa egitea lortu arte. Gamifikazio jarduera honetan Medikuntzako bigarren seihilekoko gaiak lantzen dira, teorikoak nahiz praktikoak.

Gamifikazioaren erabilera

Osasun Zientzien Fakultateko Anatomia arloa 2010ean hasi zen gamifikazio jarduerak egiten, hasieran Fisioterapiako Graduan. Joan den ikasturtean, Medikuntzako Graduan ere sartu zituzten, lehenbiziko seihilekoan, Sistema Muskuloeskeletikoaren Anatomia irakasgaiari zegokion tribial anatomikoko txapelketa baten bidez. Gainera, tribial horretan Fisioterapiako eta Medikuntzako ikasleen arteko lehiaketa egiten da, eta datorren ikasturterako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduan antzeko txapelketa bat egitea aurreikusita dago.