Joan eduki nagusira

Sei unibertsitatek (Burgos, Errioxa, León, Rey Juan Carlos, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Vigo) parte hartuko dute datorren astelehenetik hasi, apirilak 17, eta apirilaren 24ra arte, NUPeko XIV. Antzerki Zikloan. Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzak antolatu du, Iruñeko Udalarekin elkarlanean. Emanaldi guztiak Iturramako Civivoxen izanen dira, lehenbizikoa izan ezik, hura Mendillorriko Civivoxen eginen baita. Emanaldi guztiak 19:30ean hasiko dira, eta sarrerek euro bateko prezioa izanen dute. Programa osoa Unibertsitatearen webgunean dago kontsultatzeko. Sarrerak eskuragarri daude 010 telefonoan, pamplonaescultura.es webgunean, eta aurrez aurre edozein Civivoxetan. Antzezlanak helduentzako dira.

zoom “Injusta justicia” antzezlaneko aktoreak. Zutik, ezkerretik eskuinera: Massil Allache, Carlos Goyache, Irati Rogel, Ruth Pascual eta Adriana Ferreira. Eserita, ezkerretik eskuinera: Irati Azkarate, Natalia Zuñiga eta Unai Pérez. Argazkietan Adriana Mateo falta da.

“Injusta justicia” antzezlaneko aktoreak. Zutik, ezkerretik eskuinera: Massil Allache, Carlos Goyache, Irati Rogel, Ruth Pascual eta Adriana Ferreira. Eserita, ezkerretik eskuinera: Irati Azkarate, Natalia Zuñiga eta Unai Pérez. Argazkietan Adriana Mateo falta da.

Ziklo honetan zehar zazpi emanaldi eskainiko dira osotara; izan ere, NUPeko Antzerki Taldeak "Injusta justicia" antzezlanaren bi emanaldi eginen ditu, bata apirilaren 21ean eta bestea 22an, Iturramako Civivoxen, Óscar Orzaizen zuzendaritzapean. Emanaldi honetan eszena sorta bat aurkeztuko dugu, eta, haiek osatzeko, hamaika idazleri eskatu genien askatasun osoz eszena bana idatz zezaten haiek injustizia nola ulertzen duten islatzeko.

Vigoko, Burgosko, Errioxako, Leóngo eta Rey Juan Carlos unibertsitateetako taldeen antzezpenak

Zikloa astelehenean, hilak 17, irekiko da Mendillorriko Civivoxen, “Las ciudades escondidas” antzezlanarekin, Italo Calvinoren “Hiri ikusezinak” obran inspiratua, Vigoko Unibertsitateko Ourenseko campuseko Maricastaña taldearen eskutik. Dramaturgia, eszenografia eta zuzendaritza Fernando Dacostarena da.

Ondoren, apirilaren 19an, asteazkena, Errioxako Unibertsitateko Teatro Crítico Universal TECU taldeak “La Ternura” komedia antzeztuko du Iturramako Civivoxen. Obrak erregina mago baten eta haren bi alaba printzesen istorioa kontatzen du; printzesek Armada Garaiezinean bidaiatzen dute, eta Felipe II.ak noble ingelesekin komenentziaz ezkontzera behartzen ditu. Egilea Alfredo Sanzol da, eta zuzendaria Héctor Duro.

Apirilaren 20an, osteguna, Juan Carlos Rey Unibertsitateko (Madril) ArrojoScénico taldeak Iturramako Civivoxen “Todo sobre Edipo” lana antzeztuko du, Sofoklesen Tebasko erregeari buruzko obran oinarritua eta Bloc-ek egokitua. Antzezlan honetan Víctor Mendoza izan da zuzendari.

Bestalde, apirilaren 23an María Velascoren “Escenas de caza” antzeztuko da. Obra Burgosko Unibertsitateko Antzerki Gelak antzeztuko du, Iturramako Civivoxen. Antzerki-pieza bat da, eta bertan islatzen da komunitate baten barrenean kontzentratutako frustrazioa pertsona baten aurka husteko balio dutela kontserbadurismoak eta desberdina denarekiko arbuioak.

Zikloa apirilaren 24an amaituko da, Leóngo Unibertsitateko El Mayal antzerki taldearen “Los días perdidos” zikloarekin. Lana Iturramako Civivoxen antzeztuko dute. Pieza koral eta epikoa da, gerrak aspalditik suntsitutako auzo batera egun bateko bidaia egiten duena. “Los días perdidos” antzezlanak gatazkaren ikuspegi panoramikoa erakusten du: gerra, mina, gosea, bizirauteko harrapakaritza, errugabetasunaren perbertsioa eta basakeria.