Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) 50 ikasle ari dira ikasturte honetan parte hartzen Enpresen Berrikuntzari eta Esperientziei buruzko Mintegiaren XXVIII. edizioan. Mintegi horrek Unibertsitateko komunitateko kideen espiritu ekintzailea bultzatzea du helburu, enpresen munduko zenbait sektoretako profesionalek emandako solasaldi eta hitzaldi batzuen bidez.
Salomé Goñi Legaz NUPeko Enpresen Kudeaketa Saileko irakasleak gidatzen du Enpresen Berrikuntzari eta Esperientziei buruzko Mintegia, eta NUP Fundazioak kudeatzen du. Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetzaren Ikasleen Laneratzea Hobetzeko eta Ekintzailetza Sustatzeko Plan Integralaren barnean dago ekimena.
Enpresen Berrikuntzari eta Esperientziei buruzko Mintegiaren XXVIII. edizioan parte hartzen ari diren ikasleetako batzuk lehenbiziko saioaren ondoren, Arrosadiko campusean. Erdian, ezkerretik eskuinera: Salomé Goñi (zuzendaria), Elena Erroba (lehenbiziko saioko hizlaria) eta Iosune Pascual (NUP Fundazioko kudeatzailea).
Abenduan izan da mintegiko lehen hitzaldia, eta Elena Erroba 3P Biopharmaceuticals enpresako garapeneko, komunikazioko eta marketineko zuzendariak eman du. Gainerako hitzaldiak honako hauek emanen dituzte: Itziar Maestrojuan, Anteral-eko kudeatzailea (otsailaren 17an); Ana Goyen, Ingeteam-eko energia eolikoaren saileko zuzendaria (otsailaren 24an); Paula Noya, NICDOko azpiegituren arduraduna —NICDO: Navarra de Infraestructuras de Cultura, Deporte y Ocio— (martxoaren 10ean); Miguel Grijalba, Volkswagen-eko ekoizpeneko zuzendaria (apirilaren 21ean); eta Antonio Catalán, NH Hoteles-en fundatzailea eta AC Hoteles-en burua (apirilaren 28an).
Edizio honetan parte hartzen ari diren ikasleak
Hauek dira mintegiaren edizio honetan parte hartzen ari diren graduko ikasleak: Saioa Algarra, Paola Mariana Flores Alvarado, Mikel Jaca, Eduardo Jamil Montenegro Díaz, Patricia Sánchez Vidal eta Miguel Arbeloa Llorente (Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradukoak denak), Milena Alieva Rushidova eta Laura Ciriza Vera (Ekonomiako Gradua), Itziar Baztán Izpura, Miguel Gómez Borobia, Irene Gil Lobo, Ainhoa Andueza San Miguel, Alejandro Erdociain Inda, Angélica García Diez, Celia Gorráiz Jiménez, Samuel Izquierdo Miguel, Yaiza Pérez Sierra, Nora Irazabalbeitia Agirretxe, Leyre Castaños Monsalve eta Sergio Maraña Tolosa (Bioteknologiako Gradua) eta Fermín Urzainqui Luquin (Ingeniaritza Informatikoko Gradua).
Masterreko ikasleak, berriz, hauek dira: Diego Aguirre Elvira, Javier Barreales Alves, Brandon Ciriza Posadas, Aitor Ezker Galech, Álex Martínez Merino, Kevin Steven Lozano Guerrero, Julián Garnica Díez, Andrés Domínguez Chután, María Lanquisca Wing Fu, Guillermo André Gilbert Chung Sang, Salma Nait Hammou Chihab, Jenifer Olarte Escobar, Yeni Carolina Rivera Ospina, Felipe Marcelo Segura Pacho eta Christian Ashod Repenning Bzdigian (denak Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterrekoak). Gainera, ikasle hauek ere ari dira parte hartzen: Alain Alberdi Garciandia, Alejandro Aldunate Cía, Ane Alonso Álvaro, Ander Ansorena Zabaleta, Luis Blesa Chiralt, Jorge Crespo Melendo, Ana Huarte Amézqueta, Iván Lerga Barrio, Miguel López de Guereño Marco, Mikel Montero Barrenechea, María Razquin Triguero, Lucía Tisaire Puerto, Lucía Villalba Hernández (denak Industria Ingeniaritzako eta Enpresen Zuzendaritzako Master Bikoitzekoak), Sara Hlimi (Materialen Ingeniaritzako Masterra) eta Lili Ilinova Kastamanova (Arriskuen Prebentzioko Masterra).