Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) handitu egin du otsailetik maiatz erdialdera bitarteko eskaintza: hogeita hamar bat kirol jarduerak dira. Bai unibertsitateko komunitateko kideek bai unibertsitatetik kanpoko pertsonek egiten ahal dituzte kirol jarduerak. Asteko 102 saiotan banatuta daude, eta eguneroko sarrera edo kirol bonua (10, 20 edo 30 sarrerakoa) erosten ahal da jarduerak egiteko. Nolanahi ere, nahitaezkoa da aurretiaz erreserbatzea, eta indarrean diren COVID-19ari buruzko segurtasun eta higiene neurriak bete beharko dira. Informazio guztia Unibertsitatearen webgunean dago eskuragarri.
Zehazki, kirol hauek egiten ahal dira Unibertsitatean: kick boxinga, boxeoa, igeriketa, eskalada, frontenisa, tenisa, boleibola, waterpoloa, spinninga, pumpa, pilates, pilates + hipopresiboak, TRX, yoga, yoga eta meditazioa, zumba, totalbody, aerobik, guztizko entrenamendua, gap eta core, gap, entrenamendu funtzionala, Hiit, muaythai eta core + stretching. Praktika askeari dagokionez, aurretiaz egin behar da erreserba behar da muskulazio aretora, igerilekura, rokodromora, kardio zonara eta spinning zonara sartzeko.
Kirol jarduerak egiteagatik, kredituak emanen zaizkie ikasleei, eta haien espedientean jasoko dira. Gehienez sei kreditu erdiesten ahal dira graduko ikasketa-plan osoan. Unibertsitateak kirol eta lehiaketa jarduera bakoitzari esleitutako kredituak emanen ditu, betiere ikaslea gutxieneko eskola edo partida kopuru batera joan bada.