Joan eduki nagusira

Maddi Trias Pérez eta Leyre Zafra Almagro ikasleek (Patxi Larrainzar eta San Juan de la Cadena ikastetxe publikoetakoak, hurrenez hurren) irabazi dute Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) “Emakume zientzialaria izan nahi dut” lehiaketako sari nagusia Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. zikloko kategorian. Maddi Triasek “Izan direlako gu gara” izeneko lana aurkeztu zuen; Leyre Zafrak, berriz, “Margarita Salas and the water cycle” izeneko bideoa.

zoom Ganadoras

“Emakume zientzialaria izan nahi dut” lehiaketako irabazleak: ezkerretik eskuinera, Leyre Zafra (San Juan de la Cadena) eta Maddi Trias (Patxi Larrainzar).

Kategoria horretan, gainera, bi accesit eman dira: lehenbizikoa Ibai Michel Caballero, Ekaitz Michel Caballero, Eki Sueskun Ikaran, Urko Goñi Cuñado, David Sánchez Encinas eta Alain Ezkirotz Moreno ikasleek osatutako taldeari eman diote (Patxi Larrainzar ikastetxe publikokoak), “Emakume Zientzialariak” lanagatik; bigarrena, aldiz, Marta Artigas López eta Vanesa Castillo Arbona ikasleen taldeari (San Juan de la Cadena ikastetxe publikokoak), “Las dos científicas que más nos han llamado la atención” izeneko lanagatik.

zoom Primeraccesit

Lehenbiziko accesita irabazi duen taldeko kideak: Ekaitz Michel, Eki Sueskun, Urko Goñi, Ibai Michel, Alain Ezkirotz eta David Sánchez (Patxi Larrainzar).

Sariak: tabletak, promozio-materiala, liburuak eta prestakuntza

Lehen Hezkuntzako sari nagusi gisa, tableta elektroniko bat eta NUPen promozio-materiala ematen zaie irabazleei; accesit gisa, aldiz, NUPen promozio-materiala. Gainera, irabazleen ikastetxeek liburu sail bana jasoko dute, eta bai lehen sariaren bai accesiten irabazleen ikasgela osoek aukera izan zuten sari-banaketaren egunean NUPen zientziari buruzko jardunaldi batez gozatzeko.

zoom Segundoaccesit

Bigarren accesita irabazi duen taldeko kideak: Vanesa Castillo (ezkerrean) eta Marta Artigas (eskuinean).

Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedra eta Ikerketako Errektoreordetza arduratu dira “Emakume zientzialaria izan nahi dut” eskola-lehiaketa antolatzeaz eta deialdia egiteaz, Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzarekin.
 

zoom Acto

Sari banaketako une bat, NUPen.