Amado Alonso 2020 Nazioarteko XVIII. Ikerketa Sariaren epaimahaiak aho batez eman dio urteko saria Roberto Echavarren Welker poeta, narratzaile, saiogile eta itzultzaileari, El pensamiento chino lanagatik. Saria 5.000 eurokoa da, eta ikerketa-lana argitaratu egingo dute Valentziako Pre-textos argitaletxean.
Amado Alonso Fundazioak egiten du urtero deialdi hau literatura-kritikako lan bat saritzeko, edozein idazle, idazlan, literatura-aldizkari edo literatura unibertsaleko edozein alderdi formali buruzkoa. Nafarroako Gobernua, Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) eta Leringo Udala fundazio horretako kide dira.
Epaimahaikideek honako hau aurkitu dute lan sarituan: “lau pentsalari txinatar klasiko handien nortasun filosofikoaren sintesi perfektu eta argia da: Konfuzio, Chuang Tze, Mozi eta Hsun Tzu, modu zuzen eta xehean azalduak”. Horretaz gainera, nabarmendu dute “saiakera informatibo eraginkor eta komunikatiboa dela, oso ondo idatzia dagoela, eta aipu bikaineekinak dituela”.
Epaimahaia hauek osatu dute: María Isabel López Martínez (Literaturaren Teorian katedraduna), mahaiburua; José Luis Martín Nogales (literatura-kritikaria), Manuel Borrás Arana (editorea) eta Emilio Echavarren Urtasun (Literatura-irakaslea) epaimahaikideak; eta Ricardo Pita Macaya (editorea), idazkaria. Saritutako edizioan, Tomás Yerro Villanueva Fundazioaren patronatuko kide eta sariaren aurreko hamabi edizioetako epaimahaikideari buruzko oroigarri bat emango da, berriki hil baita.
Sarituari buruzko aipamen laburra
Roberto Echavarren Letretako doktorea da Paris VIII Unibertsitatean eta irakasle izan da New Yorkeko Unibertsitatean. Besteak beste, honako lan hauen egilea da: Ave rock, El diablo en el pelo, Yo era una brasa eta Archipiélago nobelak (hiru eleberri labur ditu Archipiélago nobelak); Las noches rusas: Materia y memoria kronika; El mar detrás del nombre, La planicie mojada, Aura amara, Centralasia, El expreso entre el sueño y la vigilia, El monte nativo eta Veneno de escorpión azul poema bildumak ; El espacio de la verdad: Felisberto Hernández, Arte andrógino: Estilo versus moda, Fuera de género: criaturas de la invención erótica, Michel Foucault: filosofía política de la historia, El estado de derecho: Foucalt frente a Marx y el marxismo, Margen de ficción: poéticas de la narrativa hispanoamericana saiakerak eta Natalia Petrovna y África eta La muñeca de Felisberto antzezlanak.
Besteak beste honako egile hauek itzuli ditu: Shakespeare, Nietzche, John Ashbery, Wallace Stevens, Marina Tsvietaeva, Paulo Leminski eta Haroldo de Campos. Sari hauek jaso ditu: Uruguaiko Letren Sari Nazionala, poesia eta saiakera kategorietan, Nancy Bacelo Saria (poesia), Espainiak Montevideon duen Zentro Kulturalaren Saria (antzerkia).
Amado Alonso Fundazioa
Amado Alonso Fundazioa 2001ean sortu zen, Amado Alonsoren bizitza ezagutzera emateko, bai eta Nafarroako, Espainiako eta beste herrialde batzuetako arlo akademikoan eta sozialean hark izandako testuinguru historikoa ezagutarazteko ere. Amado Alonso nafar literatura-kritikaria Hizkuntzako eta Literaturako irakasle aritu zen Harvardeko Unibertsitatean (Estatu Batuak). Beste helburu batzuk ere baditu fundazioak: Espainiar Filologiaren, Espainieraren Didaktikaren eta Literatura-teoriaren eta -kritikaren esparruan Amado Alonsok egindako ekarpen zientifikoen gaurkotasuna aldarrikatzea; Amado Alonsoren eta haren lankide eta ikasleen lan ildoak eta espiritua ikertzeko eta zabaltzeko jarduerak bultzatzea; eta idazleari buruzko dokumentazioa biltzea sustatzea.
Sariketa 2002an hasi zenetik, hauek izan dira orain arteko irabazleak: Mª. Isabel López Martínez (2002), Gloria Estela González-Zenteno (2003), Ángel Pérez Martínez (2004), Miguel Zugasti Zugasti (2005), Josep María Rodríguez Cabrera (2006), Alberto Santamaría Fernández (2007), Magda Beatriz Lahoz de Klins (2009), Alejandro Bekes (2010), Mario Martín Gijón (2011), Toni Montesinos Gilbert (2012), Gabriel Insausti Herrero-Velarde (2014), Walter Cassara (2015), Álex Matas (2016), Miriam Moreno (2017), Marco Perilli (2018) eta Cristian Crusat (2019).