Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak “Gauzen elektronikari” buruzko Ikasketa Amaierako Lan Onenen Sarietarako deialdia egin du. Honako hauek sarituko ditu: Gradu Amaierako Lanik onena, Master Amaierako Lanik onena eta zabalpen handieneko lana domotika, elektronika digitala, instrumentazioa, elektronika analogikoa eta potentziaren elektronika arloetan. Lanak aurkezteko epea apirilaren 30ean amaituko da, eta 500 euroko 3 sari emango dira.

zoom Alumnas

Ikasleak elektronika lantegian

Parte-hartzaileek gradu edo master amaierako lana NUPen defendatua eta gainditua izan behar dute 2017ko irailaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean, eta defentsan ‘Bikain’ kalifikazioa lortua izan behar dute gutxienez.

Gainera, eskaerarekin batera, poster bat aurkeztu behar da egindako lana azaltzeko, ikasketa amaierako lanaren laburpena eta hiru minutuko bideo bat dituena. Aurkeztutako lanak liburutegian (posterra) eta unibertsitatearen webgunean (bideoa) egongo dira ikusgai ekainaren 15a arte, jendeak baloraizan ditzan.

Sariak NUPeko Institute of Smart Cities (SCI) institutuak antolatutako ekitaldi publiko batean emango dira. Epaimahaiak honako hauek baloratuko ditu: landutako gaiaren interesa eta deialdiaren eremuekiko egokitasuna; kalitate zientifikoa eta teknikoa; iturriak erabiltzeko zorroztasuna eta lanaren barne-sendotasuna; eta estiloa eta argitasuna lanaren adierazpenean eta aurkezpenean. Zabalkunderik handieneko saria bisualizazio gehien jaso dituen lanak jasoko du.

Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailaren web-orrialdean dago deialdi honi buruzko informazioa.

Elektronikaren Asteko irabazleak

Bestalde, Jon Sesma eta Javier Martínez izan ziren irabazleak Teknologia Elektronikoaren eta Konputazionalaren IV. Astea zela-eta joan den otsailean Unibertsitatean egindako ginkana elektronikoan. Parte-hartzaileek (bi laguneko taldeetan) helburu bat lortu behar izan zuten Arduino tresna erabiliz, eta erronka ahalik eta lasterren betetzea lortu zuen taldeak irabazi zuen.

zoomGanadores

Ezkerretik eskuinera, Jon Sesma eta Javier Martínez, ginkana elektronikoaren irabazleak

Elektronikaren IV. Astean hitzaldi informatiboak eta konferentziak egin ziren, baita ikastaro txikiak eta tailerrak ere gai hauei buruz: Arduinoren hastapenak, Phyton-en hastapenak, lebitatzaile akustikoaren lantegia, PCBak diseinatu eta prototipatzeko ikastaroa, 3Dko inprimaketa, creative coding, aplikazioen programazioa eta jokoak App Inventorekin. 

i2tec elkarteak antolatuta, Nabyte informatika elkartearekin eta UPNA Lab taldearekin batera, Unibertsitatearen beraren eta .RS Components, Veri-das eta Electrónica Falcon enpresen laguntza ere izan zuen.