Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) “Huarte de San Juan. Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika” aldizkariaren 20. zenbakia argitaratu berri du. Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko María Camino Bueno Alastuey, Orreaga Ibarra Murillo eta Magdalena Romera Ciria irakasle eta ikertzaileak dira aldizkariaren zuzendariak.

zoom Editoras

Argitalpenaren zuzendariak, NUPen. Ezkerretik eskuinera: María Camino Bueno Alastuey, Magdalena Romera Ciria eta Orreaga Ibarra Murillo.

Argitalpenak sei artikulu biltzen ditu, askotariko gaiei buruzkoak. Lehenik, Encarnación Almazán Ruiz irakasleak (Jaéngo Unibertsitatea) "Un estudio piloto de la clase invertida en educación universitaria" artikulua idatzi du. Eredu mota horretan, ikasleek eduki teorikoak etxean lantzen dituzte, eta eskola-denbora eduki horiei lotutako lanak egiteko erabiltzen da. Artikuluaren helburua eredu horren eraginkortasuna frogatzea da. Bestalde, Mexikoko Unibertsitate Autonomoko Manuel Domínguez Solís irakaslea “El movimiento McOndo y la poética de Rodrigo Fresán, una puesta en perspectiva” artikuluaren egilea da. Lucía Masak eta Gorka Elodietak (Euskal Herriko Unibertsitatea), berriz, “Los tonemas de la fala en habla conversacional y leída: similitudes y diferencias con el español, gallego y portugués” artikulua idatzi dute.

Laismoa eta leismoa kontakizun laburretan eta euskara bi belaunalditan

“La presencia del laísmo, leísmo y loísmo en seis relatos breves de Juan Arzadun, Juan de Irigoyen, Miguel Aranaz y Rafael Sánchez” da aldizkariko hurrengo artikulua, Edurne Goñi Alsúaren eskutik (Nafarroako Unibertsitate Publikoa). Bestalde, Aitor Iglesias Chaves, Juan Abasolo Isasa, Aintzane Etxebarria Lejarreta eta Ariane Ensunza Aldamizetxebarria Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileak dira “Influencia del euskera estándar entre dos generaciones, alfabetizada y no alfabetizada, del valle de Arratia” artikuluaren egileak. Anabella Poggio eta María Soledad Funes Buenos Airesko Unibertsitateko irakasleen “La clasificación del sustantivo a partir del análisis de un poema. Registros áulicos de una secuencia didáctica en la escuela secundaria” artikuluak ematen dio bukaera aldizkariari.

Azkenik, nabarmendu behar da hemendik aurrera aldizkariak DOI bat (Digital Object Identifier) esleituko diela artikuluei eta eskuizkribuak OJS (Open Journal System) softwarea erabilita garatutako plataforma baten bidez kudeatuko direla, egiletzaren eta edizioaren arteko harremanari laguntzeko eta gardentasuna emateko.