Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) bost ikastaro kultural eta Antzerki Taldea eskainiko ditu 2020-2021 ikasturtearen udazkeneko seihilekoan Iruñeko Arrosadiko campusean egiteko. Zabalik dago matrikula egiteko epea Unibertsitateko komunitateko kideentzat, eta hilaren 16an zabalduko da A3U programakoentzat eta Unibertsitatetik kanpokoentzat. NUPen kultura webgunean kontsultatzen ahal dira edukien xehetasunak.

zoom NUPeko antzerki taldea

NUPeko Antzerki Taldea, ekaineko entsegu batean.

Zehazki, monografiko hauek eginen dira, iaz bezala: “Astronomia Kluba”, “Irakurketa Kluba”, “Jendaurrean hitz egitea” eta “Eztabaida gela”. Horretaz gainera, “Idazkuntza sortzailea” tailerra eta Antzerki Taldea, Iruñeko Orfeoiaren gazteen abesbatza eta Ganbera musika ere eskainiko dira. “Jendaurrean hitz egitea” ikastaroan edonork eman dezake izena, eta, gainerako ikastaroetan (doakoak dira ia denak), Unibertsitateko komunitateko kideek (irakasle eta ikertzaileek, administrazioko eta zerbitzuetako langileek eta A3U Premium programako kideek).

Ikastaroak eta jarduera kulturalak egiteagatik kredituak emanen zaizkie ikasleei, eta haien espedientean jasoko dira. Ikasleak, jarduera horiengatik, gehienez sei kreditu erdiesten ahal ditu graduko ikasketa plan osoan.